OKERRAK: *seguraski, *segurasko
ZUZENAK: segur aski, seguru asko
Oker idatzirik daude *seguraski eta *segurasko.
Euskaltzaindiaren Hiztegian, segur hitzari dagokion sarreran, hau dator besteak beste:

OKERRAK: *seguraski, *segurasko
ZUZENAK: segur aski, seguru asko
Oker idatzirik daude *seguraski eta *segurasko.
Euskaltzaindiaren Hiztegian, segur hitzari dagokion sarreran, hau dator besteak beste:
OKERRAK: *18€, *2kg, *10cm, *22ºC…
ZUZENAK: 18 €, 2 kg, 10 cm, 22 ºC…
Azalpena: zenbakiaren eta sinboloaren artean hutsune edo tartea utzi behar da.
Hona hemen Internet sarean topaturiko zenbait akats:
Honela behar dute zuzenak izateko:
Euskara batuan okerrak dira aurrerapausu eta aurrera pausu idazkerak. Euskaltzaindiaren Hiztegian aurrerapauso ematen da ontzat.
iz. Aurrera egiten den pausoa. Eboluzioan aurrerapauso handia izan zen hominidoak bi oinen gainean ibiltzen hastea. Baina, horrela, pixkanaka, aurrerapausoak egiten dituala konturatuko haiz.
Jarraitu irakurtzenOrduak zifraz adierazten ditugunean, bi puntuekin idatzi behar dira eta lau digiturekin; hortaz, izenburuko idazkeren artean 08:30 da egokiena.
Idazkera okerrak: A.E.B., D.B.H., E.H.U., E.I.T.B…
Idazkera zuzenak: AEB, DBH, EHU, EITB…
Euskaraz, siglak letra larriz eta letren artean punturik gabe idazten dira.
Idazkera zuzenak: nafar, iruindar, gipuzkoar, donostiar, bizkaitar, bilbotar, arabar, gasteiztar, lapurtar, baionar, zuberotar, mauletar, frantziar, espainiar, alemaniar, marokoar, argentinar…
Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
[gravityform id=”8″ title=”true” description=”true”]
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.
Zuzenak: martxoaren 16an, martxoaren 16ko, martxoaren 16tik, martxoaren 16ra…
“Hamasei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 16 (hamasei).
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste hiru sarrera hauek ere:
a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…
b) Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, irailaren 4etik, irailaren 4era…
c) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…
d) Okerrak: *ekainaren 6ean, *ekainaren 6eko, *ekainaren 6etik, *ekainaren 6era…
Zuzenak: urtarril osoan, otsail osoan, martxo osoan, apiril osoan, maiatz osoan, ekain osoan, uztail osoan, abuztu osoan, irail osoan, urri osoan, azaro osoan, abendu osoan.
Euskaltzaindiaren 35. araua: Orduak nola esan kontuan izanik:
Idazkera okerrak: *ordubata, *ordubatean, *ordubiak, *ordubietan
Idazkera zuzenak: ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan