Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
[gravityform id=”8″ title=”true” description=”true”]
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.
Data idazteko garaian, 11 zenbakiak hamaika arazo sorrarazi ohi du.
Ea item hauetan zalantzarik duzun!
[gravityform id=”8″ title=”true” description=”true”]
Zalantzarik izan baduzu, jarrai ezazu sarrera hau irakurtzen.
Zuzenak: martxoaren 16an, martxoaren 16ko, martxoaren 16tik, martxoaren 16ra…
“Hamasei” diptongoz amaitzen da. Diptongoz bukatutako hitzak bokalez bukatutako beste edozein bezala deklinatu behar dira. Hala dio Euskaltzaindiaren 29. arauak: Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea. Hortaz, bokalez bukatutako beste edozein zenbaki bezalaxe deklinatu behar dugu 16 (hamasei).
Gai honi lotuta, ikus blog honetan bertan argitaratutako beste hiru sarrera hauek ere:
a) Okerrak: *2014ean, *2014eko, *2014etik, *2014era…
b) Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, irailaren 4etik, irailaren 4era…
c) Okerrak: *martxoaren 24ean, *martxoaren 24eko, *martxoaren 24etik…
d) Okerrak: *ekainaren 6ean, *ekainaren 6eko, *ekainaren 6etik, *ekainaren 6era…
Zuzenak: urtarril osoan, otsail osoan, martxo osoan, apiril osoan, maiatz osoan, ekain osoan, uztail osoan, abuztu osoan, irail osoan, urri osoan, azaro osoan, abendu osoan.
Euskaltzaindiaren 35. araua: Orduak nola esan kontuan izanik:
Idazkera okerrak: *ordubata, *ordubatean, *ordubiak, *ordubietan
Idazkera zuzenak: ordu bata, ordu batean, ordu biak, ordu bietan
Zuzenak: urriaren 14an, urriaren 14ko, urriaren 14tik, urriaren 14ra…
Okerrak: *irailaren 4ean, *irailaren 4eko, *irailaren 4etik, *irailaren 4era…; hau da, okerrak dira: *irailaren lauean, *irailaren laueko, *irailaren lauetik, *irailaren lauera…
Zuzenak: irailaren 4an, irailaren 4ko, irailaren 4tik, irailaren 4ra…; hau da, zuzenak dira: irailaren lauan, irailaren lauko, irailaren lautik, irailaren laura…
Okerrak: *irailaren 1an, 5an, 10an, 21an, 25an, 30an
Zuzenak: irailaren 1ean, 5ean, 10ean, 21ean, 25ean, 30ean
Hainbat festaren izenak idaztean sortzen diren zalantza batzuk argitzeko asmoz, hona hemen pare bat irizpide:
a) Letra xehez idazten dira
b) Pluralean deklinatzen dira
Hortaz: sanprudentzioak, sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, saninazioak, sanmigelak, santomasak…
Zuzenak: ekainaren 6an, ekainaren 6ko, ekainaren 6tik, ekainaren 6ra…
Euskaltzaindiaren Hiztegian araututakoaren arabera, hauek dira idazkera zuzenak: