Idazkera zuzenak: ordura arte eta ordu arte
Kategoriaren artxiboa: Ortografia
Okerrak: *pasaden astean, *pasaden hilean, *pasaden egunean…
Ortografia akats hau maiz ikusi ohi dugu idazlanetan: *pasaden astean, *pasaden hilean, *pasaden egunean…
Hau da idazkera zuzena: pasa den astean, pasa den hilean, pasa den egunean…
Okerrak: *nintzateken, *nintzatekela, *nintzatekenik, *nintzatekelako…
-KE amaiera duten adizkiei atzean atzizkiren bat eransten zaienean, bukaerako -E hori bikoiztu egiten da. Adibidez:
| *Ez dut uste kontatuko lidakenik. | Ez dut uste kontatuko lidakeenik. |
| *Ezingo genuke erosi, ez genukelako dirurik izango. | Ezingo genuke erosi, ez genukeelako dirurik izango. |
| *Onartuko lukela uste dut. | Onartuko lukeela uste dut. |
| *Ez dakit ausartuko litzateken. | Ez dakit ausartuko litzatekeen. |
Okerrak: *ordubatetan, *ordubatean eta *ordu batetan. Zuzena: ordu batean
*Ordubatetan, *ordubatean eta *ordu batetan idazkera okerrak dira. Ordu batean da zuzena.
Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
Data idazteko garaian, 31 zenbakiak zalantza ugari sorrarazi ohi du, 11 zenbakiak bezalaxe.
- Okerrak: *urriaren 31a, *urriaren 31ea, *urriaren 31an, *urriaren 31ean
- Zuzenak: urriaren 31, urriaren 31n
Hiztegi Batuan “ll” grafiaz idatzita datozen hitzak
Zenbaiten ustez, <<ll>> grafia, hau da, <<l bikoitza>> ez da zuzena euskaraz. Uste okerra da hori. Hauek dira gaur egun Euskaltzaindiaren Hiztegian -ll- bilkuraz idatzita agertzen diren hitzetako batzuk: artilleria, ballet, billar, billete, bonbilla, gerrilla, gillotina, gillotinatu, kuadrilla, llama, llollo, llollobelar, pastilla, tortilla.
Hortaz, okerrak dira: *artileria, *balet, *bilar, *bilete, *bonbila, *gerrila, *gilotina, *gilotinatu, *kuadrila, *pastila, *tortila.
Okerrak: *egunon, *arratsaldeon, *arrastion
Bi hitzetan idatzi behar ditugu egun on, arratsalde on eta arrasti on hitzak.
Oker idatzita daude *egunon, *arratsaldeon eta *arrastion.
Loturik idazten den bakarra gabon da.
Okerrak: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa…
Hilabeteen izenak minuskula edo letra xehez idazten dira: urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa, abendua; eta ez maiuskulaz: *Urtarrila, *Otsaila, *Martxoa, *Apirila, *Maiatza, *Ekaina, *Uztaila, *Abuztua, *Iraila, *Urria, *Azaroa, *Abendua.
Okerra: *etabar
Oker idatzita dago *etabar. Idazkera zuzenak bi hauek dira: etab. (laburdura), eta abar (osorik). Jarraitu irakurtzen
Okerrak: *ah!, *eh!, *oh!
Interjekzio hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegian: ah!, eh!, oh!
