Oso argia da akatsa, ezta?
Kategoriaren artxiboa: Errotuluak
Desberdinak: “ez ezik” eta “izan ezik”
Zer esan nahi du “ez ezik” lokailuak euskaraz? Hona hemen Elhuyar Hiztegian datorren sarrera: ez ezik
- 1 (sarritan, ere ondoren daramala) no solo… sino también
bere izena ez ezik, familia guztiarena ere lohitzen ari zen: no solo estaba manchando su nombre, sino también el de toda su familia - 2 no solo no… sino que además
inork gaitzik egin ez ezik, ondasun handiak ematen zizkioten: no solo no les hacía daño nadie, sino que además le daban gran cantidad de bienes
Euskaltzaindiaren Hiztegian, berriz, hau dator:
Honen guztiaren arabera, seinale honetan ez datoz bat euskarazko “Bizilagunak ez ezik” eta gaztelaniazko “Excepto residentes” horiek. Kontrako esanahia dute:
- “Bizilagunak ez ezik“: bai bizilagunak bai gainerakoak
- “Excepto residentes“: bizilagunak izan ezik
Errotulua: *KLUB
Zuzena izateko, KLUBA jarri behar zuen eta ez *KLUB.
Bestalde, bazuten “elkartea” jartzea ere. Dena den, esan beharra dago Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan jasota dagoela klub hitza.
Akats mota bera dugu jasoa blog honetan bertan argitaratutako Errotulua: *SAGARDOTEGI sarreran.
Okerra: *bilete / Zuzena: billete
BILETEAK ez dago zuzen idatzita, BILLETEAK jarri beharko luke. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datorren sarrera:
Okerra: *urriatik *maiatzara
Hilabeteen deklinabideak arazo ugari sortu ohi du. Hona hemen horren adierazgarri den argazki bat: *urriatik *maiatzara jarri beharrean, urritik maiatzera jarri beharko luke.