Interjekzio hauek euskaraz honela idatzi behar dira: a!, e!, o! Euskaltzaindiak beste idazkera hauek ez ditu jaso Hiztegi Batuan: ah!, eh!, oh!
Ikusi Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan datozen hiru sarrerak:
Ez dugu ahantzi behar hainbat euskaldunentzat “h” ez dela letra mutu hutsa, fonema baizik. Hortaz, honela idatzi beharko genituzke adibideok:
a) A, badakit nor den!
b) Kontuz hauekin, e!
c) O, zer pena!
Eta ez:
a) *Ah, badakit nor den!
b) *Kontuz hauekin, eh!
c) *Oh, zer pena!