Orduen idazkera: 08:30, 08.30, 08,30 ala 08´30?

Orduak zifraz adierazten ditugunean, bi puntuekin idatzi behar dira eta lau digiturekin; hortaz, izenburuko idazkeren artean 08:30 da egokiena.

Hitzez hitz hauxe dio Euskaltzaindiak 35. arauan:

Orduak “Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak
eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira
beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a.“.

Beraz, idazkera hori hobesten du Euskaltzaindiak. Arauaren amaieran, ordea, testuinguru jakin batzuetarako, erdibideko beste idazkera batzuk ere onargarritzat jo dituzte:

Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko
bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko
8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.“.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.