Desberdinak: “onenean” eta “honenean”

 

honenean

Testuinguru honetan onenean edo, bestela, hoberenean jarri behar zuten, eta ez honenean.

On adjektibotik dator onenean, eta ez honen genitibotik; beraz ez  du hatxerik behar.

Hona hemen, Internet sarean jasotako beste adibide oker batzuk:

  • *Familien beharretara moldatzen gara, eskaintza prezio honenean jartzen baitugu.
  • *Bezeroari materialik honena eskaintzen diogu preziorik honenean.
  • *Itxura honenean dagoena.

Zuzenak izateko, honela behar zuten:

 

  • Familien beharretara moldatzen gara, eskaintza prezio onenean jartzen baitugu.
  • Bezeroari materialik onena eskaintzen diogu preziorik onenean.
  • Itxura onenean dagoena.

 

Baliteke akats hau onena eta hoberena hitzen ortografia nahastetik etortzea. Biek esanahi bera dute, baina ortografian batak hatxea du eta besteak ez.

Hona bi adibide honenean zuzen erabilita.

  • Nire izenean erosi nuen, ez honenean.
  • Mutil horren etxean lau lagun bizi dira; honenean, berriz, zortzi.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.