Kutsidazu bidea, Ixabel

Josean Sagastizabal, Alberdania argitaletxea

“1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara.

Mendian gora, Vasconum.

Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josechu el vasco bihurtu nahian.

Maleta handi batekin.

Kristoren bero bustia.

Ibaiak (akaso neolitikoan ibai izanak) kirasturik guztiz giroa.

Indigena batek seinalatu zidan bidea; tipoak ulertu nire galdera, eta arras harriturik ni, euskaraz komunika nintekeela eta. Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez.

Izerditan blai iritsi nintzen tunelera; bizkortzeko, paradatxoetan usain nazkagarri hura. Tunela pasatu, eta Marino Lejarretaren amesgaiztoetan azaltzen zen aldapa. Kontaktuak esana: “Herriaren kaskotik dezente lehenago, baserria bakarrik dago”. Ni ere bakarrik nengoen, ai jauna!, bakarrik eta neka-neka eginda, eta lanrroberra tuneletik, eta indigena potolo-txapeldun-puruduna txofer.

—Atsaldeon!

—Berdin.

—Noa hua?

—Aranguren baserrira, eram…”

21-22 or.

Zoriontasunaren iragankortasuna

Maider Galardi F. Agirre / 2018-01-10 / 709 hitz

Irene Nemirovskyren ‘Gaizki ulertua’ argitaratu du Alberdaniak, Joxe Antonio Sarasolak itzulita. Idazlearen lehen eleberria da, eta Lapurdiko kostan du hasiera.

Jarraitu irakurtzen

Apaletarako kazetaritza

Iñigo Astiz / 2015-04-19 / 1.435 hitz

Txikia da euskaraz kaleratzen den genero periodistikoko liburuen kopurua, periferikoa, baina piezaz pieza handituz doa apala, denborarekin. Zer kontatua badagoela uste dute egileek, eta kalitatea badagoela diote editoreek.

Jarraitu irakurtzen

Auschwitzen ondoren

Estibalitz Ezkerra / 2015-02-08 / 795 hitz

Nazien krimenen ikur den kontzentrazio zelaia askatu zela 70 urte bete direnean, hondamendia nola errepresentatu eztabaidagai da oraindik.

Jarraitu irakurtzen