Liburuak, lasaiago bizitzeko

Xabier Mendiguren / 2019-04-02 /385 hitz

1967. urtea geroztik, apirilaren 2an ospatzen da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen; ikastetxe eta liburutegi askok ospatzen duen urteurrena.

Kestutis Kasparavicius-ek lituanieraz idatzi eta irudiztatu du 2019ko mezua, eta Iñaki Mendigurenek ingelesetik euskaratu.

Jarraitu irakurtzen

Salaketa kalitatez filmatuta

Xabier Mendiguren / 2016-09-22 / 258 hitz

Zinema sozialak ere badu bere txokoa, marjinala produkzio-bide garesti eta konplikatua duen industria honetan, baina frankotiratzaile batzuen ahaleginari esker irauten duena. Egoskor horien artean prestigiotsuenak, beharbada, Oliver Stone estatubatuarra eta Len Loach britainiarra dira, eta bien film bana izan dugu zinemaldian. Stonek “Snowden” aurkeztu du sail ofizialean baina lehiatik kanpo, eta Loachek “I, Daniel Blake” Perlak atalean.

Jarraitu irakurtzen

No future

Xabier Mendiguren / 2016-09-21 / 205 hitz

Orain dela 40 urte modan jarritako leloa izan zen izenburuko hori, Ingalaterran sortu berria zen punk mugimenduari lotua, baina krisi ekonomikoak eta gizarte-estiloarenak oro har Mendebalde osora zabaldu zuena. Bada, egunotan ikusten ari garen filmei kasu egitera, halako une ilun eta esperantzarik gabe batean gaudela esan liteke, nihilismoan edo anomian jausitako nerabeei buruzko pelikula zein baino zein goibelagoak ari baitzaizkigu ematen Zinemaldiko sail ofizialean: “Nocturama“, “Plac Zabaw“, “As you are“, “Jesus“…

Jarraitu irakurtzen

Talkatik sortutako printzak

Igor Susaeta / 2015-05-27 / 706 hitz

Karlos Linazasorok literatura ikusteko daukan modua laburtu du ‘Literatura hiztegi tekniko laburra’ liburuan. Umoristikoki, filosofikoki eta samurki landu ditu genero nagusiak.

Jarraitu irakurtzen

Apaletarako kazetaritza

Iñigo Astiz / 2015-04-19 / 1.435 hitz

Txikia da euskaraz kaleratzen den genero periodistikoko liburuen kopurua, periferikoa, baina piezaz pieza handituz doa apala, denborarekin. Zer kontatua badagoela uste dute egileek, eta kalitatea badagoela diote editoreek.

Jarraitu irakurtzen