Euskal Herriko inauteriak: non eta noiz

Gaztezulo / 2025/01/27 Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Inauteri zalea bazara, ez duzu otsailaren bukaerara arte itxaron beharrik haiez gozatzeko. Hementxe dituzu inauterietako ospakizun nagusietako batzuk.

Euskal Herriko hiri eta herri askotan ospatzen dira inauteriak, eta bakoitzak bere ezaugarriak eta xarma izaten ditu. Besteren bat ezagutzeko asmoz bazabiltza, aukera batzuk bildu dizkizugu hemen. 

Gehiago irakurtzeko: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-inauteriak-non-eta-noiz

Lore kolore

Berria/ Mantangorri / 2024-11-16

Udaberria iristean, loreek kolorez betetzen dituzte zelaiak eta belardiak. Gogoa ematen du denak bildu eta etxera eramateko. Baina landareentzat beharrezkoak dira; ugaltzeko behar baitituzte. Horiei esker jaiotzen dira landare berriak!

Landare batzuek intsektuen laguntza behar dute ugaltzeko. Hortaz, usain goxo-goxoa zabaltzen dute, eta kolore bizi-biziak janzten dituzte. Horrela, intsektuak erakartzen dituzte: tximeletak, erleak, liztorrak… Hantxe ibiltzen dira denak, lorez lore, dantzan eta jolasean.

Fruitu-arbolek, adibidez, asko eskertzen dute tximeleten eta erleen laguntza. Izan ere, hegaka, batetik bestera joaten direnean, loreen hautsa eramaten dute, polena. Polen horren bidez, loreetatik haziak sortzen dira eta fruituak hazten dira: sagarra, gerezia, udarea…

Lore gehienek asko maite dute Eguzkia, batez ere, ekiloreak. Beti Eguzkiari begira dago! Goizetan, ekialdera begira jartzen da; eguerdian, tente-tente; arratsaldean, mendebaldera begira. Eta iluntzen hasten denean, burua makurtzen du, eta lotan bezala geratzen da, berriro Eguzkia atera arte.

Eguzki-loreak ikusgarriak ere badira, eta esanahi berezia dute: iraganean, etxeko atean jartzen ziren, etxea izaki gaiztoetatik babesteko. Oraindik ere, leku askotan jartzen dituzte, bereziki, herri txikietan eta baserrietan.

Irudia: Ane Arzeluz

Gorputza bare-bare

Mantangorri / BERRIA / 2023-10-09

1. ZER DA HIBERNAZIOA?

Zenbait animalia espeziek muturreko baldintza meteorologikoetatik babesteko egiten duten prozesua da hibernazioa. Bereziki neguan egiten dute, tenperatura hotzei aurre egiteko, eta bizitza kontserbatzea eta zaintzea du helburu. Horren bidez, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apalean mantentzea lortzen dute.

Jarraitu irakurtzen