Zerraldoan bizirik ipuin herrikoiaren kontaketa egin du Dorleta Kortazarrek.
Gaztezulo / 2025/01/27 Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx
Inauteri zalea bazara, ez duzu otsailaren bukaerara arte itxaron beharrik haiez gozatzeko. Hementxe dituzu inauterietako ospakizun nagusietako batzuk.
Euskal Herriko hiri eta herri askotan ospatzen dira inauteriak, eta bakoitzak bere ezaugarriak eta xarma izaten ditu. Besteren bat ezagutzeko asmoz bazabiltza, aukera batzuk bildu dizkizugu hemen.
Gehiago irakurtzeko: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-herriko-inauteriak-non-eta-noiz
zuzeu.eus / 2023-10-29 / Joseaba Aurkenerena / 1191 hitz
Eta baleari jarraituz, Irlandatik eta Islandiatik urrunduz, euskal baleazaleak Groenlandiara iritsi ziren, eta hortik Ternua eta Kanada aldera. Noiz gertatu zen hori? Historialari batzuen arabera euskaldunak Ternuara 1375ean iritsi ziren eta sekretupean mantendu zuten hango lur eta itsasoetan lasai ederrean balearen eta bakailaoaren ustiaketan jarduteko. Lur haiek aipatzen zituztenean Uharte Mamuak edo Uharte Sekretuak deitzen zieten, beste inolako zehazkizunik eman gabe. Beste historialari batzuek diotenez 1412an iritsi ziren baleazale baionarrak lehen aldiz Ternua aldera. Bada teoria bat erraiten duena euskaldunak izan zirela lur haietan ziren bikingoen azken koloniak birrindu zituztenak.
Jarraitu irakurtzenBERRIA ikasgela / 2023-10-17/ 916 hitz
Urriaren 14ean bete dira 90 urte Gabriel Aresti jaio zela. XX. mendeko euskal idazlerik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Poesia mailu batekin konparatzen zuen Arestik, euskaldunen kontzientzia lokartua kolpatu eta iratzarri nahi zuelako. Harri eta Herri da bere liburu ezagunenetakoa.
Jarraitu irakurtzenBERRIA ikasgela / 2023-06-16 / 572 hitz
Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista ezezagunari (Iruñea, 1853-1921) buruz idatzitako antzezlana: La reina del Arga (Argako erregina). Ahanzturari aurre egin behar izan dio aktoreak, lehen mailako artista haren bidea ezezaguna baita gehienentzat.
Jarraitu irakurtzenARGIA aldizkaria / Nagore Irazustaberrena / 304 hitz
Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela sekretuari.
Jarraitu irakurtzen