Maleta ibiltariak

EIBZk Liburu ibiltarien kutxak edo maletak prestatuta ditu Nafarroako A eta D ereduetako ikastetxeei maileguan uzteko. Zerbitzu honen helburua da liburuak irakurleengana gehiago hurbiltzea eta bere mailegua erraztea.

Justifikazioa:

Maleta ibiltariak mailegu zerbitzu berezia da; liburutegi mugikorren funtzioa bete nahi dute kutxa hauek. Liburu mailegu zerbitzu mugikor honekin ikasleengan irakurtzeko zaletasuna sustatu nahi da. Informazio gehiago

Material motak:

  • Argitalpen berriak
  • Liburu irudidunak
  • Zehar gaiak lantzeko liburuak
  • Komikiak
  • Olerki liburuak
  • Igarkizun liburuak
  • Ezagutza liburuak
  • DVDak, CD-ROMak

Kutxak:

Liburuz betetako maleta gurpildunak prestatuta ditugu Nafarroako ikastetxeei maileguan uzteko. Maleta bakoitza 30-40 liburu inguruz osatuta dago. Kalitate literario handiena duten liburuak aukeratzen ditugu eta, maiz berritzen dira, argitalpen berriak sartuz. Irakurketa bultzatzeko etapa guztietarako liburuak dira, 0-3 urtetik DBHraino.

A eredua:

D eredua:

Gehigarriak:

Liburu ibiltarien kutxak maileguan hartzeko…

EIBZrekin harremanetan jarri, telefonoz edo posta elektronikoz, eta aukeratutako maletaren erreserba egin. Mailegu zerbitzua doakoa da, eta EIBZn bertan jasoko da aukeratutako kutxa. Epea bukatutakoan, hartutako maleta bueltatu egin behar da eta, nahi izanez gero, beste maleta bat eska daiteke. Libururen bat galdu edo hondatuko balitz, ikastetxeak ale berri bat jarri beharko luke.

Maileguaren iraupena: hilabete bat-bi hilabete

Kontaktua eta helbidea:
Miren Oteiza
EIBZ
Ezpeletaren jauregia, Kale Nagusia 65 (4. solairua)
31.001 Iruñea Uharte
Tel. 848 431021
eibz.liburutegia@educacion.navarra.es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.