Kutsidazu bidea, Ixabel

Josean Sagastizabal, Alberdania argitaletxea

“1980rako urte pare bat falta zela, uztaileko arratsalde sargori batean ailegatu nintzen zibilizazioaren azken portura, Tolosara.

Mendian gora, Vasconum.

Hemeretzi urtez asfalto hutsean hazi eta baserri batera joan nintzen, neure burua Josechu el vasco bihurtu nahian.

Maleta handi batekin.

Kristoren bero bustia.

Ibaiak (akaso neolitikoan ibai izanak) kirasturik guztiz giroa.

Indigena batek seinalatu zidan bidea; tipoak ulertu nire galdera, eta arras harriturik ni, euskaraz komunika nintekeela eta. Beraz, aurrera eta ezkerrera, tuneletik; kostatu egingo zitzaidala, oinez eta dema-harriari tiraka; esan beharrik ez.

Izerditan blai iritsi nintzen tunelera; bizkortzeko, paradatxoetan usain nazkagarri hura. Tunela pasatu, eta Marino Lejarretaren amesgaiztoetan azaltzen zen aldapa. Kontaktuak esana: “Herriaren kaskotik dezente lehenago, baserria bakarrik dago”. Ni ere bakarrik nengoen, ai jauna!, bakarrik eta neka-neka eginda, eta lanrroberra tuneletik, eta indigena potolo-txapeldun-puruduna txofer.

—Atsaldeon!

—Berdin.

—Noa hua?

—Aranguren baserrira, eram…”

21-22 or.

Lehen aldiz, munduko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gainditu zuen 2024an

BERRIA Ikasgela / Ion Orzaiz / 2025-01-14 / 335 hitz

Inoizko urterik beroena izan zen iazkoa, Europako Batzordearen Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuaren arabera. Planetaren batez besteko tenperatura 15,1 gradukoa izan zen, industria aurreko aldian baino 1,6 gradu gehiagokoa.

Jarraitu irakurtzen

“Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

ARGIA aldizkaria / 2024-09-24 / 298 hitz

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du Sarduik.

Jarraitu irakurtzen

Imane Khelif boxeolaria

zuzeu.eus / 2024-08-04

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak emakume boxeolarien kontrako bidegabekeriari eusten dio

Sex Matters Briania Handiko giza eskubideen aldeko elkartea da. Haren helburua, guztion eskubideak babes daitezen, sexuaren zehaztasuna eta argitasuna legeetan, politika publikoetan eta hizkuntzan sustatzea.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak joan den abuztuaren 2an emandako prentsaurrekoan, galdera gehienak emakumezkoen boxeo-lehiaketan onartuak izateko arauen inguruan izan ziren. Imane Khelif aljeriarrak bere estraineko borroka 46 segundotan irabazi berri zuen, Khelif benetan gizonezkoa den-ez den kezka-giro baten erdian. Mark Adams NOBko eledunari galdetu zioten ea nola uste zuen “NOBi atxiki zaion ospe txarra geldiaraztea, bi boxeolari horiengatik (1) eta, baita ere, gainerako boxeolariei erasaten ahal dien konpetenzia injustuagatik”. Haren erantzunetan, galderaren bigarren parteari igartzen zaion mespretxuan, ondoriozta daiteke segurtasuna eta justizia ezin direla inklusio maskulinoaren gainetik egon.

Artikulua irakurtzen jarraitzeko egin klik HEMEN