Hamalau zortzimilakoen historia ezbaian?

BERRIA ikasgela / 2023-10-30 / 785 hitz

Erberhard Jurgalski dokumentalistak eginiko ikerketa eta neurketa zehatzen arabera, orain arte hamalau zortzimilakoak igo dituzten mendizale gehienak ez ziren Manaslu, Annapurna eta Dhaulagiri mendien punturik altuenera igo.Hori dela eta, Reinhold Messner eta Edurne Pasaban kendu egin dituzte Guinness errekorren liburutik.

Jarraitu irakurtzen

Nerabe askok ikusten dute pornografia

BERRIA Ikasgela / 2021eko abuztuaren 20a / 55 hitz

Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten. Haren datuen arabera, hiru nerabetik bik «nahiko maiz» jotzen dute pornografiara.

Save the Children erakundearen arabera, nerabeak oso gaztetan hasten dira kontsumitzen pornografia: batez beste, 12 urterekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteen artean egindako inkesta batetik atera dituzte datuak, baina Euskal Herri osorako balio dezakete emaitzek.

Ondorioztatu dutenez, pornografiatik hartzen dituzte ideiak sexu harremanetarako. Horren «arriskuez» ohartarazi dute: pornografia «fikzioa» baita, ez errealitatearen ispilua.

Amona bat adoptatu

JOSE MARI PASTOR | 2021eko abuztuak 04 | 220 hitz

Zaharren eta gazteen arteko harremanaren balioaz ari da artikulu honetan Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea. Gogoeta egin du nola hobetu daitezkeen pandemiaren ondorioz agerian geratu diren egoerak; besteak beste, bakardadea. 

Berrogeialdiari lotuta munduan zehar ikusi diren argazki bitxienetako bat da, asteartekoa: AEBetako emakume bat etxean bakarrik konfinatuta, aurpegia leihoko kristalari itsatsita, irribarretsu. Garagardo lata bat du esku batean, eta kartel bat bestean: I need more beer. 93 urte ditu Olive Veronesi-k, ondo beteak. Eta garagardoa gustukoa du, antza. Seminole hirian bizi da, Pennsylvanian. Argazkia biral bihurtu da. Azkenean, helburua lortu du andreak: garagardo enpresa batek 150 lata bidali dizkio.

Jarraitu irakurtzen

Liburu bat

Angel Erro / 2022-01-14 / 76 hitz

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.

Liburutegiko txartela galdu dut, bigarrenez oso denbora gutxian. Atzera berritzea nuke, edo beharbada galdetu eta nortasun agiriarekin mailega nitzake liburutegitik nahi beste liburu edo ikus-entzunezko material. Horren ordez, ohartu naiz liburuzainari zerbait itzultzean ez didala liburutegiko txartela eskatzen hurrengo mailegua egin ahal izateko, itzulketarekin nire fitxa irekiko zaiolako-edo. Horrek maileguak bata bestearen atzetik kateatzera eraman nau eta inoiz baino gehiago irakurtzera azkenaldian. Horrela, inoiz susmatuko ez nituzkeen liburuak ere hartzen ari naiz, batzuk zuzenean lotsa-emangarriak (lasai, ez ditut hemen aipatuko), liburutegiko txartela topatzeko itxaropena guztiz galdu gabe.

«Liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa da». 

Jabetu naiz, liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa dela, irakurle eta komunitate bateko kide gisa elikatzeko eta asetzeko ahalmena duen heinean. Seguruenik ez da liburu azoka bateko sarreran aldarrikatzeko moduko egia, baina euskalgintzak liburutegi publikoek egin diezaioketen ekarpenaz (eta viceversa) hausnartu beharko lukeelakoan nago. Aukera aparta galduko ez badugu. Etorkizuna omen den sharing economy delakoa liburutegien egunerokoa da-eta.