Mundua Tuteratik zeharkatzea

BERRIA Ikasgela / 2022eko urtarrilak 31 / 681 hitz

Benjamin Tuterakoa Alexandriara iritsi dela erakusten duen biñeta. IÑAKET

XII. mendeko Nafarroa multikulturala irudikatu dute ‘Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta’ komiki liburuxkan. Mikel Begoña gidoigileak eta Iñaki Martinez ‘Iñaket’ marrazkilariak egin dute, eta ez dute baztertzen komikiak segida edukitzea.

Jarraitu irakurtzen

Liburu bat

Angel Erro / 2022-01-14 / 76 hitz

Angel Erro idazleak gorazarre egiten die liburutegi publikoei iritzi artikulu honetan. Haren ustez, ekarpen handia egiten diete bai euskalgintzari eta bai norberari; izan ere, liburutegiei esker, eskuz esku dabiltza hainbat eta hainbat liburu. Onak zein txarrak.

Liburutegiko txartela galdu dut, bigarrenez oso denbora gutxian. Atzera berritzea nuke, edo beharbada galdetu eta nortasun agiriarekin mailega nitzake liburutegitik nahi beste liburu edo ikus-entzunezko material. Horren ordez, ohartu naiz liburuzainari zerbait itzultzean ez didala liburutegiko txartela eskatzen hurrengo mailegua egin ahal izateko, itzulketarekin nire fitxa irekiko zaiolako-edo. Horrek maileguak bata bestearen atzetik kateatzera eraman nau eta inoiz baino gehiago irakurtzera azkenaldian. Horrela, inoiz susmatuko ez nituzkeen liburuak ere hartzen ari naiz, batzuk zuzenean lotsa-emangarriak (lasai, ez ditut hemen aipatuko), liburutegiko txartela topatzeko itxaropena guztiz galdu gabe.

«Liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa da». 

Jabetu naiz, liburu bat erostea pozgarria bada, liburutegi batetik hartzea are ekintza gogobetegarriagoa dela, irakurle eta komunitate bateko kide gisa elikatzeko eta asetzeko ahalmena duen heinean. Seguruenik ez da liburu azoka bateko sarreran aldarrikatzeko moduko egia, baina euskalgintzak liburutegi publikoek egin diezaioketen ekarpenaz (eta viceversa) hausnartu beharko lukeelakoan nago. Aukera aparta galduko ez badugu. Etorkizuna omen den sharing economy delakoa liburutegien egunerokoa da-eta.

Energia berriztagarriek, lehen aldiz, energia fosilak gainditu dituzte Europar Batasunean

Jaione Dagdrommer /2021-06-03/ 324 hitz

Lehen aldiz energia berriztagarriek ez berriztagarriak gainditu dituzte, eta elektrizitate iturri nagusi bilakatu dira Europar Batasunean, 2020ko datuak aztertuta argitaratu den txosten baten arabera.

Jarraitu irakurtzen

Argazkietako txuri salbatzaileak

Amaia Rojo / 2021-05-21 / 547 hitz

Ceuta eta Melilla, Gaza edo Saharatik jasotzen ditugun argazki eta bideoak beti berdinak dira. Erreportajeak gauza bat dio, asko idatzi eta teorizatzen da, konfliktoa zertan datzan eta giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen da ere. Baina gero argazkia beti berdina da.

Jarraitu irakurtzen

Mende erdi bat igaro da lehen posta elektronikotik eta oraindik ezin dugu bera gabe bizi

Jaione Dagdrommer / 2021-05-18 / x hitz

Ordutik aplikazio ezberdinak sortu badira ere, 50 urteren ondoren, pertsona gehienak euren lanpostura iristean egiten duten lehen gauza posta elektroniko berririk ba ote dagoen begiratzea izaten da.

Jarraitu irakurtzen