Nerabe askok ikusten dute pornografia

BERRIA Ikasgela / 2021eko abuztuaren 20a / 55 hitz

Save the Children erakundeak eman du datua: pornografia kontsumoa handia da nerabeen artean, eta oso goiz hasten dira ikusten. Haren datuen arabera, hiru nerabetik bik «nahiko maiz» jotzen dute pornografiara.

Save the Children erakundearen arabera, nerabeak oso gaztetan hasten dira kontsumitzen pornografia: batez beste, 12 urterekin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 eta 17 urte bitarteko gazteen artean egindako inkesta batetik atera dituzte datuak, baina Euskal Herri osorako balio dezakete emaitzek.

Ondorioztatu dutenez, pornografiatik hartzen dituzte ideiak sexu harremanetarako. Horren «arriskuez» ohartarazi dute: pornografia «fikzioa» baita, ez errealitatearen ispilua.

Argazkietako txuri salbatzaileak

Amaia Rojo / 2021-05-21 / 547 hitz

Ceuta eta Melilla, Gaza edo Saharatik jasotzen ditugun argazki eta bideoak beti berdinak dira. Erreportajeak gauza bat dio, asko idatzi eta teorizatzen da, konfliktoa zertan datzan eta giza eskubideak nola urratzen diren azaltzen da ere. Baina gero argazkia beti berdina da.

Jarraitu irakurtzen

Baserria, polemika iturri oparo

Juan Luis Zabala /2021-03-17 / 293 hitz

Polemika iturri oparo eta etengabea izan da ETB1eko Baserria saioa sare sozialetan, eta ez motibo bakarrarengatik. Hasieran, baserritarren eta kaletarren arteko bereizketaren egokitasuna jarri zuten zalantzan batzuek, aditzera emanez gaur egun bereizketa horrek ez duela oinarri errealik, ez dagoelako hainbesteko alderik batzuen eta besteen bizimoduen artean

Jarraitu irakurtzen

Pandemiak gure espazio pertsonala betiko aldatu ote du?

Jaione Dagdrommer / 2021-03-04 / 408 hitz

Gure gorputzaren inguruko espazioa leku pribilegiatua da gure inguruarekin harremantzeko. Distantzia motzera objektuak eskuragarri bihurtzen dira, hurbiletik janariaren lurrina usaindu daiteke edo xehetasun gehiagoz behatu zerbait. Elkarrekintza beste pertsona batekin denean berriz, elkar ukitu daiteke (edo zitekeen) eta horrela, zaurgarriagoak bihurtzen gara. Baina, zein da benetan nahiago dugun distantzia?

Jarraitu irakurtzen