Margot Duhalde, zeruetako bideetatik barna

Joseba Aurkenerena / 2020-04-26 / 683 hitz

Ainitz izan ziren XVI. mendetik XX. mendeko erdialdera arte, itsaso zabala zeharkatu eta Ameriketarako bideari ekin zioten euskaldunak. Gehien-gehienak haien egoera ekonomikoa hobetu nahian abiatu ziren kontinente berrirantz, baina izan ziren ainitz ere, arrazoi politikoengatik abiatu behar izan zutenak; Frantziako Iraultza eta ondorengo zapalketa, karlistadak, bi gerla handiak, 1936ko guda, frankismoaren zapaltze sistematikoa… izan ziren, besteak beste, euskaldun ugari Ameriketara haizatu zituzten kalapitak. Hala eta guztiz ere, gehienetan miseriatik atera beharra izan zen emigrazio handi honen egiazko hauspoa. Milaka joan ziren eta milioiak dira gaur amerikar diasporan euskaldunen ondorengotzat haien burua jotzen dutenak. Horietako bat genuen Margot Duhalde, Luhusotik artzain eta laborari gisa joandako mutil baten biloba edo arralaba.

Jarraitu irakurtzen

Manex Lafitte kortsarioa, Baratariako errege

Joseba Aurkenerena / 2020-04-19 / 1162 hitz

XVIII. mendeko kortsario hau biziki ospetsua izan zen bere garaian, bai itsasgizon lapurtarren artean eta baita Ameriketan ere. Ainitzetan pirata gisa aritu bazen ere, gehienetan kortso patenteak ematen zion babesarekin aritu zen. Itsas-lapurreriaz aritzeaz gain, Manex eta Piarres anaia esklabo-trafikoan, kontrabandoan eta merkataritzan ere ibili ziren, alor guztietatik irabazpide ederrak eginez. Lehena izan da, batez ere, historiara pasatu dena eta bigarrena, anaiaren itzalpean gelditu dena.

Jarraitu irakurtzen

Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen nazioarteko eguna?

Ane Miren Etxaniz / 2020-03-06 / 316 hitz

Emakume langilearen nazioarteko eguna da gaur, martxoaren 8a. Gaurko egunez, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da. Egin dezagun atzera baina, eta ikusi zergatik ospatzen den gaurko egunez eta zeren omenetan.

Jarraitu irakurtzen

Euskal Gaizkileak: Belateko lapurrak

Beñat Hach Embarek / 2020-02-04 / 482 hitz

Euskal Herrian bidelapurren inguruan kontatzen den istorio basati eta gordinenetakoa da Belateko lapurrena. Mugimendu handia zegoen portu hartan, Iruñera iristeko edo Iruñetik kostalderantza. 1809 eta 1817 urte artean aritu ziren Belateko lapurrak lanean, mugimendu horretatik probetxua atera nahian, eta hamaika krimen burutu zituzten. Nafarroa mailan bide garrantzitsua zenez, bidaiariak babesteko talde bat sortu zen: Lantzeko Guardianoak. Zenoz anaiak, Juan Martin, Pedro Martin eta Pedro Esteban, eta laugarrena Juan Bautista Lantz, Zenoz anaien koinatua.

Jarraitu irakurtzen

Pin parentala

Josean Bueno / 2020-02-01 / 295 hitz

Azken egun hauetan Murtzian VOXek bultzatutako “pin parental” delakoak harrotu ditu hautsak. Zertan datzan azaltzea erraza da: eskola ordutegi barruan jarduera osagarri batzuetan gurasoek erabakitzeko eskubidea izango dute, esango dute beren seme-alabek jarduera horietan parte hartuko duten ala ez. Batez ere genero eta LGTBren inguruko kontuetan egiten diren ekintza hezigarriak daude jomugan. Askok altxatu dute ahotsa “pin” hori kritikatzeko, arrazoi osoz.

Jarraitu irakurtzen

Klima-negazionismoa autoz dabil

Jon Artetxe / 2020-01-24 / 518 hitz

Kutsadurak ez duela han inor hil, horixe zioen berriki Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Díaz Ayusok (PP), eta lasai geratu da. Díaz Ayusok jakin beharko luke European Heart Journal-en azken ikerketaren arabera Europar Batasunean 659.000 lagun hiltzen direla urtero kutsaduraren ondorioz; baita Europako Ingurumen Agentziaren arabera, Estatu espainolean 30.000 gizaki hiltzen direla urtero arazo berberagatik. Díaz Ayusoren eremura joanda, Madrilgo Erkidegora alegia, 3.000 hildako dira urtean. Herritarren bizi-kalitateak, eta horren barne osasunak, zeharo kezkatu behar lukete agintari politiko oro.

Jarraitu irakurtzen

Lurrak hazi eta lurrak jan

Ane Koskorrotza / 2019-12-18 / 481 hitz

Gaur egun ahoratzen dugun elikagai bakoitzak 5.000 kilometrotako ibilbidea egiten du, batez beste, gure erosketako saskira heldu aurretik. Duela 100 urte inguru, aldiz, datu hori 10 kilometro eskasekoa zen. Argi dago globalizazioak kontsumo ereduak eta ohiturak erabat aldarazi dituela. Izan ere, orain, gura dugun edozein jaki eskuratu dezakegu urte osoan zehar, udaberri zein negua izan. Marrubiak, esaterako, urteko edozein sasoitan saskiratu genitzake. Baina zentzuzkoa eta beharrezkoa al da desira dugun jaki oro eskuragarri izatea sasoia edozein dela ere? Eta bideragarria al da? Bada ez, ezin izan.

Jarraitu irakurtzen