Piarres Luro euskal gautxo handia

Joseba Aurkenerena / 2021-04-18 / 844 hitz

XVI. mendetik aitzina aunitz  izan ziren Ameriketara, etorkizun hobe baten bila, joan ziren euskaldunak, baina gehien-gehienak XIX. mendean joan ziren. Azken horietako bat Piarres Luro lapurtarra daukagu, Ameriketan Pedro Luro izenaz ezaguna egin zena.

Jarraitu irakurtzen

Sustraiak behar du non errotu

Edurne Elizondo / 2018-03-16 / 859 hitz

Wallmapu mapan jarri dute. Izen bereko Euskal Herriko elkarteko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, eta maputxeen herrira begira jarri dituzte talde politikoetako ordezkariak: Txileko eta Argentinako gobernuen administrazioaren pean sufritzen ari diren errepresioaren berri jaso eta zabal dezaten; egoerari buelta emateko presioa egin dezaten. “Laguntza eske gatoz, maputxeen aldeko adierazpen instituzionala eskatzera”, erran zuten Wallmapu Euskal Herria elkarteko Gabi Basañezek eta Mery Ann Garlingek, parlamentarien aurrean otsailaren 20an egindako agerraldian. Adierazpena onartzeko zain dira orain.

Jarraitu irakurtzen

Emakumezkoen futbola: Argentinako selekzioa greban; Danimarkako mutilak soldataren parte bat emateko prest

Jon Torner Zabala / 2017-09-25 / 160 hitz

Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Oinarrian hiru gauza eskatzen dituzte: dietak ordaintzea, bidaiatzen dutenean autobusean lo egin beharrik ez izatea eta azpiegiturak egokitzea, alegia, entrenamenduetarako belar naturaleko zelai bat izatea eta aldagela handiagoak erabili ahal izatea.

Jarraitu irakurtzen

«Ikasgelan nire lekua topatzen dut»

Iñaki Aramaio / 2016-01-21 / 518 hitz

Sistemen analista, irakaslea, eskolako zuzendaria eta GEN alderdiko zinegotzia. Horixe dena da Graciena Goicoechandia (Las Flores, Argentina, 1968). Nafarrak zituen aitona-amonak, eta haien sorterria ezagutzea bizitzan gertatu zaion gauzarik inportanteena dela dio.

Jarraitu irakurtzen