Sustraiak behar du non errotu

Edurne Elizondo / 2018-03-16 / 859 hitz

Wallmapu mapan jarri dute. Izen bereko Euskal Herriko elkarteko kideak Nafarroako Parlamentuan izan dira, eta maputxeen herrira begira jarri dituzte talde politikoetako ordezkariak: Txileko eta Argentinako gobernuen administrazioaren pean sufritzen ari diren errepresioaren berri jaso eta zabal dezaten; egoerari buelta emateko presioa egin dezaten. “Laguntza eske gatoz, maputxeen aldeko adierazpen instituzionala eskatzera”, erran zuten Wallmapu Euskal Herria elkarteko Gabi Basañezek eta Mery Ann Garlingek, parlamentarien aurrean otsailaren 20an egindako agerraldian. Adierazpena onartzeko zain dira orain.

Jarraitu irakurtzen

Esklaboak dauzkaten 7 txokolate marka

Zuhaitz Ordoki / 2016-05-01 / 185 hitz

Langileon eguna den honetan, oroitu dezagun lan harreman mota ezberdinak dirautela munduan: soldatapeko langileak, autonomoak, kooperatibistak, jabe txikiak, langabetuak, zero sektoreko langileak… eta esklaboak ere bai.

Jarraitu irakurtzen

Paradisurik ez irabaziak ezkutatzeko

I. Santamaria / 2015-10-22 / 753 hitz

Bruselak Starbucks eta Fiat enpresei jarri dien isuna soka luzea dakarren arazo baten parte baino ez da. Multinazionalek —bereziki, ekonomia digitalekoek— zerga gutxi edo batere ez ordaintzeko erabiltzen dituzten estrategiek haserrea eragin dute azkenaldian. Esaterako, Luxleaks eskandaluak, Luxenburgok dozenaka konpainien mesederako egin zituen zerga itunek, Jean Claude Juncker Europako Batzordeko egungo presidentea agintean zegoela. AEBetan ere Fortune 500 zerrendako konpainiek bilioi bat eurotik gora dauzkate pilatuta atzerriko zerga jurisdikzioetan zergarik ez ordaintzeko.

Jarraitu irakurtzen