Euskarazko ikus-entzunezkoen biltegiratzean eta zabalkundean sekulako lana egiten duen Euskal Encodings elkarteak manifestu bat kaleratu du, “Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa.” Duela urte batzuk epaile espainiar batek “Gaizkile txiki bat sortzeko dekalogoa” (gaztelaniazko testua estekan) sortu zuela eta, horri buelta batzuk emanez, euskarazko edukien kontsumoa eta beste puntu batzuk aipatuz.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Argia astekaria
“Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”
ARGIA aldizkaria / 2024-09-24 / 298 hitz
Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du Sarduik.
Jarraitu irakurtzenZazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko
Argia aldizkaria / Amelia Barquin / 466 hitz
Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu abiatzen zarenean, bera bueltan dator. Eta orduan honelako esaldi bat botatzen dizu, ederki ahalmenduta bera:
Jarraitu irakurtzenBi monje, bi zeta-har eta bi inperio
ARGIA aldizkaria / Nagore Irazustaberrena / 304 hitz
Txina, duela 4.700 urte. Si-Ling-Chi printzesari zeta-har bat erori omen zitzaion te berotan eta hala deskubritu omen zuen zeta egiteko prozesua. Konfuziok jasotako kondaira honek adierazten du Txinan Antzinaroan hasi zirela zeta ekoizten eta mendetan eutsiko ziotela sekretuari.
Jarraitu irakurtzenIdazten laguntzen diguten gauzez
Castillo Suárez @casti_suarez / Argia aldizkaria / 2023-02-26 / 146 hitz
“Lorategi bat zaintzeak idazten laguntzen du. / Leihotik begiratzeak idazten laguntzen du. / Lehenago egon ez den leku batera bidaiatzeak idazten laguntzen du. / Udako egun batean bideari jarraiki gidatzeak idazten laguntzen du. / Batzuetan, Miguel Bosé entzuteak idazten laguntzen du. / Asteko egun batean arratsaldeko lauretan dutxatzeak idazten laguntzen du. / Astegun batean arratsaldeko ordu bietan zinemara joateak idazten laguntzen du. / Zereginik ez izateak ez du idazten laguntzen. / Zorigaiztoko samar sentitzeak, batzuetan, idazten laguntzen du”. Leila Guerrieroren testua gustatzen zait, idazten laguntzen diguten gauzei buruzkoa. Nik elurra gehituko nuke; elur malutak aurrez aurre datozkizunean parabrisarantz. Erdi lo nagoenean jendeak edukitzen dituen elkarrizketak hegazkinetan. Larunbat goizetako kafea tren geltokitik gertu dagoen tabernan. Laura Ferroren Instagrama; baina, ororen gainetik, idazten dudan lerro bakoitzak hobea egiten nauela sinisteak. Guk mundua aldatu ez, baina geure burua mudatzen ari dela prentsatzeak. Izan ere, idaztea sineste ariketa bat da.
Pribatutasuna salgai
Garazi Golmaio / 2021-04-15 / 327 hitz
Gure aitona-amonek inguruko jendea besterik ez zuten ezagun; orain, ordea, sare sozialen bidez, urrutikoak ere etxeko. Askotan gertatu izan zait Instagram sare sozialean argazkiren batean ikusitako pertsona bat kalean gurutzatzea. Eta askorik ezagutu gabe, zer gustatzen zaion, egunerokoa nolakoa duen, zein duen bikotekide eta zein familiatakoa den… jakin dezaket. Nire amonari esan behar halakorik!
Jarraitu irakurtzenEskola lotsarazi duen gona
Mikel Garcia Idiakez / 2020-11-13 / 278 hitz
Mikel gona jantzita joan da eskolara, eta ikastetxeak denontzat espazio seguru eta babesgune direnez, hainbat ikaskideren irainen aurrean irakasleak aprobetxatu du klasea gelditu, Mikelen ausardia txalotu eta generoaz, aniztasunaz, enpatiaz eta askatasunaz eztabaidatzeko. Hori baita hezkuntzaren funtsa… baina ez da hori gertatu.
Jarraitu irakurtzen