Joan Mari Irigoien / Metak eta kometak/ Elkar argitaletxea / 11. or.
Jarraitu irakurtzenKategoriaren artxiboa: Liburua
Kandinskyren tradizioa
“Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, “Kandinsky eta ni” izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta urteberri arteako gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela.
Urtezahar-gau batean, Nina Kandinsky ere, gainerako neska gazteak bezala, kalera atera zen eta aurkitu zuen aurreneko gizonak, bere esanetan gazte guztiz atsegin batek, izena Wassily zuela esan omen zion. Egundoko desilusioa izan bide zuen, bere senarrarentzat benetan atsegin zitzaiokeen izena errusiar tradizio zaharreko Gregor baitzen. Baina handik denbora batera, ordea, 1916an, Wassily Kandinsky margolari famatua ezagutu ondoren, berarekin ezkondu eta zoriontsu bizi izan omen zen urte askoan.
Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela.”
(7 eta 8 orrialdeak)
Egonezinaren lurraldeetan
Mikel Lizarralde / 2020-02-04 / 645 hitz
Gaur 25 urte hil zen Patricia Highsmith, XX. mendeko literaturak eman duen idazle aztoragarrienetako bat. Genero kriminala landu zuen batik bat, eta pertsonaia anbiguoek bete zituzten haren lanetako orrialdeak. Haren lan ezagunetako bat euskaratu berri dute: ‘Lardaska’.
Jarraitu irakurtzenKanpoan, barnerako gogo bila
Itziar Ugarte Irizar / 2019-05-30 / 464 hitz
Nerea Baldak ‘Atzerrian’ nobela kaleratu du. Londresen bizi den euskaldun bat du protagonista.
Jarraitu irakurtzenOrreaga Ibarra, filologoa: «Lexiko bat hiltzen ari da, eta beste bat sortzen»
Iker Tubia / 2018-06-05 / 387 hitz
Euskarak zer aldaketa izan dituen aztertu ditu Ibarrak. Gazteen hizkerari nabarmen erreparatu dio, aldaketak haiek sortu ohi baitituzte. Beste hizkuntza handien eragina ere aipatu du.
Saizarbitoriaren lehen nobelatik, mende erdi
Iñaki Aldekoa / 2018-05-13 / 704 hitz
Joan den hilean 50 urte bete ziren Ramon Saizarbitoriaren “Egunero hasten delako”argitaratu zenetik. Urtemugaren harira Erein argitaletxeak igorritako testua duzue hau.
Emakumeen gerra
Ricardo Arregi Heredia / 2018-02-22 / 521 hitz
Svetlana Aleksievitxen Gerrak ez du emakume aurpegirik (Itzultzailea: Iker Sancho Insausti; Elkar, 2017) da irakurri dudan azken euskarazko liburua eta oraindik dabilkit ametsetan; irakurri ditudan azken liburuetatik ederrena, zalantzarik gabe. Esana dago. Badakit asko harrituko direla eder hitz arriskutsua erabili dudalako gerrari buruz eta gerraren izugarrikeriei buruz aritzen den liburua balioesteko: harrituei gogoratu beharko nieke, beharbada, edertasuna gauza polittekin soilik lotzen duen pentsamendu estetikoak gaindituta daramala mende batzuk, baina ez naiz orain teoria estetikoen basoetan sartuko.