BIKOIZKETA. Ulermena erraztu ala kultura suntsitu?

Kameraren atzean / 2016-03-23 / 543 hitz

“Zinema ikusteko eta entzuteko da, ez irakurtzeko” esan ohi dute batzuek, “azpitituluek sarritan ez dute aktoreek adierazitakoa osotasunean islatzen”. “Bikoizketa artearen suntsiketa da” diote beste hainbestek, “Frankismo garaitik oinordekotzat hartutako ohitura kaltegarria”. Muturreko jarrera kontrajarriak hartzen dituzte maiz bikoizketaren inguruko eztabaidan defendatzaile eta aurkariek, tonu grisik gabe, zuri edo beltz bailitzan.

Jarraitu irakurtzen

Room ( Lenny Abrahamson)

Kameraren atzean / 2016-02-26 / 525 hitz

Film Onenaren Oscarrerako izendaturiko zortzi hautagaien artean ezezagunena eta oihartzun gutxien izan duen filma da Room. Lazgarria eta hunkigarria aldi berean, Lenny Abrahamson zuzendari irlandarrak Emma Donoghueren eleberria maisutasunez eraman du pantaila handira, urteko film boteretsuenetako bat eraikitzeraino. Moldaketa zinematografikoak halako indarra izatearen erantzule da, hein handi batean, Donoghue bera gidoilari lanetan aritu izana, baina kontakizuna harago doa ikusle ororengan sentsazio unibertsalak transmititzea lortzen duelako irudi eta girotze pisutsu bezain iradokitzaileen bitartez.

Jarraitu irakurtzen

The Martian (Ridley Scott)

Kameraren atzean / 2016-02-15 / 548 hitz

Kasualitateak kasualitate, The Martian filma AEBn estreinatu zen NASAk Marten ura aurkitu zuela ezagutarazi zuen aste berean. Oscar sarietan hain ohikoa bihurtu den biziraupenaren inguruko obra estandarra da Ridley Scotten berriena, Matt Damon protagonista duena. Hilik dagoela pentsatuta, astronauta talde batek Mark Watney kidea planeta gorrian uzten du, Lurretik hainbat kilometrotara eta komunikatzeko modu eraginkorrik gabe, erabat isolaturik. Azken urteotan NASAk Marte planetan egindako hainbat ikerketa eta aurkikuntzen harira, planeta gorria denon ahotan egon da. The Martianek olatu hori harrapatu nahiz izan du, planeta gorria pantaila handira irudi eta sekuentzia ederren bitartez eramateko.

Jarraitu irakurtzen

Spotlight (Thomas McCarthy)

Kameraren atzean / 2016-02-14 / 684 hitz

Eliza katolikoak bizitzan jarraitu beharreko bidea irakatsi dio mendebaldeko gizarteari mendeetan zehar; sakrifizioa, laguntasuna, ongia… balore gizatiarren arabera ekitearen garrantzia. Baina zer gertatzen da erakunde horretako partaideak oinarrizko diskurtso horri bizkarra eman eta ekintza basatienak gauzatzen dituztenean? Boston Globe egunkariko kazetari talde batek eliza-pedofilia kasuekin topo egin eta progresiboki geroz eta handiagoa bilakatzen den arazo ezkutua aurkezten du Tom McCarthyk Spotlight filmean. Zuzendariak istorioa 2003an Pulitzer saria jaso zuen izen bereko lantaldearen ikerketa jardunean oinarritu eta AEBetako pedofilia kasuetatik abiatu arren, mundu zabala mehatxatzen duen jardun higuingarria esploratzen du azkenerako.

Jarraitu irakurtzen

The Revenant (Alejandro G. Iñárritu)

Kameraren atzean / 2016-02-12 / 607 hitz

Joan den urtean “Birdman”ekin film eta zuzendari onenaren Oscarrak irabazi ostean, Alejandro G. Inárrituren lan berria zinemazaleek gogo biziz esperotako pelikula bilakatu da. Oraingoan, ordea, erregistroa erabat aldatu eta abentura, galera eta biziraupena konbinatzen dituen kontakizun epikoaren alde egin du zuzendari mexikarrak. Errodatze lanak 2013an abiatu arren, hiru urte behar izan ditu Iñárrituk erabat osatzeko, obraren anbizioaren erakusle.

Jarraitu irakurtzen

TXARRIBODA (Javier Rebollo & Alvar Gordejuela)

Kameraren atzean / 2016-02-02 / 444 hitz

Joan den astean estreinatu zuen EiTBk “Txarriboda” euskarazko thrillerra. Garrantzitsua izan ohi da euskal zinemagintzaren nondik norakoak gertutik jarraitzea, are gehiago azken urteetan ekoizpena nabarmen handitu denean. Garaño eta Goenagaren “Loreak” filmak Oscarretarako bidean izandako bultzadak balio izan du gurera errespetu gehiagorekin begiratzeko eta badirudi iraganeko tabuak pixkanaka gainditzen hasi garela.

Jarraitu irakurtzen

The hateful eight (Quentin Tarantino)

Kameraren Atzean / 2016-01-26 / 502 hitz

Urteetan zehar estilo bereizgarria landu izanagatik bere obrek onarpen zabala izan dute nazioartean eta Hollywoodeko industriaren bihotzean bestelako diskurtsoak garatzea posible dela sarritan frogatu du. Baina, beste edozeren gainetik, celebrity bihurtu zen aspaldian Quentin Tarantino, zinemagintzatik askoz haratago doan pop fenomenoa. “The Hateful Eight” film berriak bere ospearen pareko aurreikuspenak sortu zituen hasieratik, are gehiago joan den urtean gidoia Interneten filtratu eta zuzendari estatubatuarra proiektua bertan behera uzteko zorian egon ostean.

Jarraitu irakurtzen