1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
Araugintza I | |||||
Aditzaren aspektua |
Zuzendu itzazu akatsak hurrengo testuetan |
Iturralde Suit, Juan. Idazle, historialari eta artista nafarra (Iruñea, 1840 – Bartzelona, 1909). Ingeniari-ikasketak egiten hasten da, baina osasun arazoengatik utzi egin behar izaten ditu. Bordelen merkataritza, eta Parisen marrazketa eta pintura ikasten ditu. Iruñera itzulita, euskararen atzerakadak erabat kezkatzen du. Garai hartako egoera kaskarrari aurre egiteko, erresumako foruak, independentzia eta euskararen garrantzia aldarrikatzeko intelektualez osatutako korrontea sortzen da Nafarroan. Bigarren Karlistaldia amaitutakoan, Asociación Eúskara de Navarra taldea sortzen du Iturralde Suitek eta Revista Eúskara aldizkariko zuzendaria da (1878-1883). Orduko aldizkari anitzetan parte hartzeaz gainera, Euskal Herriko historiaurreaz eginiko lehenengo ikerketak burutzen ditu. Pinturarako zaletasun handia du. Idazle oparoa da eta literatur genero asko lantzen ditu. Parisen igarotako denboran erromantizismoaz kutsatuta, historiaren eta artearen ikuspegi erromantikoa azaltzen du bere obretan (Las grandes ruinas monásticas de Navarra). |
HEZIKETARIK EZ Patxiku Txikik eta bere lagunek Elizondon hartzen dute Iruñerako autobusa. Oronotzen jende saldoa sartzen da eta leporaino betetzen da. Sartzen direnen artean, bada emakume heldu eta lodi bat. Berau, zuzen-zuzenean, Patxiku Txiki eserita dagoen lekuaren parean geratzen da, berari begira, eta esaten dio: -Gure garaian, zu bezalako gazte bat altxatuko zen, ni eser nendin. Eta Patxikuk erantzuten dio: -Zuen garaian, beharbada, bai; baina gaur egun gutxienez bi eserleku behar dituzu. |
|