Etiketa honen artxiboa: ahozko komunikazioa

Hitzik gabeko bideo motzak

Bidalketa honetan, hitzik gabeko bideo motzen bilduma osatu dugu. Elkarrizketa pizteko eta bizikidetza lantzeko oso aproposak dira.

Ahozko hizkuntza lantzeko jarduerak

2008-2009 ikasturtean A eredua: material didaktikoen lanketa Haur Hezkuntzan ikastaroan, Mari Arrijuria, Josune Azcona, Nerea Carton, Maite Celayeta Oteiza, Sonia Encinas, Isaak Etxebeste, Enara Gonzalo, Miren Goñi, Aitziber Iraizoz, Miren Gurutze Jauregui, Nerea Lasa, Ainara Lopez de Alda, Ainara Lumbreras, Miguel Luna, Garbiñe Macazaga, Idoia Obineta, Leire Otaño, Jennifer Perez, Maria Jose Ruiz, Mikel Uribarren, Maite Uriz, Eneritz Zabaleta, Arrate Zarraua, Izaskun Zendoia, Nekane Zozaya eta Amaia Zudaire irakasleek “Ahozko hizkuntza lantzeko jarduerak” prestatu zituzten. Eguneratu ditugu eta hemen dituzue eskuragai:


2008-2009 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:

2008-2009_Aeredua

Erosketak euskaraz

Beriaingo ikastetxeko A ereduko irakasleek “Ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartu dute eta ahozko sekuentzia didaktiko bat prestatu dute ikasleak ahozkoan gaitzeko. LHko 4. mailako ikasleekin egin dute eta 14 saio egon dira sekuentzia didaktikoa gelan garatzen. Landutako egoera eta helburu komunikatiboak hauek izan dira:

  • EGOERA: Beintza Labaiengo egonaldietara joaten direnean erosketa euskaraz egiteko gai izatea
  • HELBURU KOMUNIKATIBOA: Saltzaileari zer nahi duten esatea

Hemen dituzue eskuragai garatutako sekuentzia didaktikoa eta balorazioa:

dokumnetazioa
Sekuentzia didaktikoa
balorazioa
Balorazioa

Aho-korapiloak eta zotz egiteko formulak

A ereduko irakasleek sortutako eta sailkatutako materiala duzue hemen. Bi ikasturte desberdinetan egindako lana bildu dugu bidalketa honetan.

1. 2007-2008 ikasturtean Iruñeko San Jorge I ikastetxeko Aitziber Iraioz Remiro eta Esther Olite Munarriz eta, Artaxoako Azpiroz Urraca Erregina ikastetxeko Gemma Larrañaga irakasleek, Haur Hezkuntzako haurrekin ahozkotasuna sustatzeko helburuarekin antolatutako eta sailkatutako materialen artean, Aho korapilo eta zotz egiteko formula hauek prestatu zituzten:

zotz egiteko formulak

2007-2008 ikasturtean antolatutako, sailkatutako eta sortutako material gehiago ikusi nahi badituzu, ondorengo irudian klik egin ezazu:

2007-2008 A eredua

2. 2009-2010 ikasturtean Euskara ikastetik euskaraz ikastera. A ereduko Haur Hezkuntzako gida didaktikoa eta proiektuak ikastaroan, Beldarrain Navas Gurutze, De Carlos Lazcano Yolanda, Carton Telleria Nerea, Esain Lazkano Maritxu, Flores Zabalza Nerea, Irurtia Irurzun Otxando, Saralegi Alkotz Idoia, Obineta Olaetxea Idoia, Uzal Eskudero Silvia eta Zabaleta San Sebastian Eneritz irakasleek, Aho korapilo hauek bildu zituzten:

Interneten ere, hau aurkitu zuten:

2009-2010 ikasturtean egindako eta bildutako material gehiago ikusi nahi baduzu, klik egin ezazu ondorengo irudian:

2009-2010 A eredua