“Ekitera pasa” zuzena ote da?

Galdera

“Ekitera pasa behar dugu” esaldia zuzena da euskaraz? Hurrengo mobilizazioak direla eta, sindikatuetatik bidalitako mezu batean agertzen da.

Erantzuna

Ematen du esaldi hau kalko okerra dela. Gaztelaniaz ez dakien euskaldun batek nekez ulertuko luke, seguruenik. Gaztelaniazko “pasar a la acción” slogan edo leloaren kopia zuzena dateke, eta erabat erdal kutsukoa dirudi.

Ideia hori beste modu batera eman beharko litzateke euskaraz. Maiz, zaila izaten da oso bi hizkuntzatan pare-pareko esapideak topatzea. Hona hemen, ideia hori adierazteko egokiak izan litezkeen ordain batzuk:

  • Mobilizatu beharrean gaude / Mobilizatu egin behar dugu.
  • Ekintzak egiteko unea heldu zaigu.
  • Mobilizazioak egiteko garaia da.
  • Mobilizatzeko unea da.

Kategoria Hizkuntza, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.