Euskara batuan zuzenak dira HOBEAGO eta HOBEKIAGO?

Galdera

Askotan entzuten ditut —eta irakurri ere bai tarteka— “hobeagoa” eta “hobekiago” formak. Zuzenak dira? Niri irakatsi zidaten ez direla egokiak euskara baturako, nolabaiteko erredundantziak direlako. Hala da?

Erantzuna

Euskaltzaindiaren Hiztegira jota, ikusiko dugu Euskaltzaindiak ontzat eman dituela bi hitz horiek.

HOBEAGO kontsultatuta, hauxe dator:

hobeago adj. Hobea. Bizitza hobeago baten itxaropena. Izana naiz hau baino hotel hobeagoetan. Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda.

HOBEKIAGO kontsultatuta, berriz, hauxe:

hobekiago adb. Hobeki. Ongi baino hobekiago nekien hori. Aspaldi egin zuen nik egin dezakedan baino hobekiago. Zorionez, uste izan den baino hobekiago doa.

Eta, bide beretik, HOBETOAGO ere sartua dago Euskaltzaindiaren Hiztegian:

hobetoago adb. Hobeto, hobeki.

Hortaz, zuzenak dira euskara baturako bai HOBEAGO bai HOBEKIAGO bai HOBETOAGO .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude