Jangelako jarraibideak larrialdietarako (elebiz)

Eskaera

Egun on:

Gaur beste dokumentu bat bidaltzen dizuet; kasu honetan, eskolako jangela zerbitzurako larrialdietako protokoloa. Aurki ere zerbait moldatu beharko da, eta zuen proposamenak, badakizue, beti oso ongi hartzen ditugu.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Erantzuna

Egun on:

Bidali zenigun dokumentua moldatu dugu, orrialde batean euskaraz, eta bestean erdaraz:

Jangelako jarraibideak_Larrialdiak_elebiz

Ez dakigu gezi guztiekin asmatu ote dugun. Hori konpontzea erraza izango zaizue, baina arazorik izanez gero, esan nola behar duen, eta egingo dugu.

Gustuko izatea espero dugu.

Oso ongi segi, eta hurrena arte,

Data: 2013-03-19

 

 

Atala Idazki ereduak, etiketak , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude