Orduak

Galdera:

Denak ongi daude?

  • Ordu bata da
  • Ordu batak eta laurden dira
  • Ordu bata eta laurden
  • Ordu bat eta erdiak dira
  • Ordu bata laurden gutxi da
  • Ordu batak laurden gutxi dira
Ordu bata da.
Ordu biak dira.
Hirurak dira.
Laurak dira.
Bostak dira.
Seiak dira.
Zazpiak dira.
Zortziak dira.
Bederatziak dira.
Hamarrak dira.
Hamaikak dira.
Hamabiak dira.
  Ordu bata eta laurden da.
Ordu biak eta laurden dira.
Hirurak eta laurden dira.
Laurak eta laurden dira.
Bostak eta laurden dira.
Seiak eta laurden dira.
Zazpiak eta laurden dira.
Zortziak eta laurden dira.
Bederatziak eta laurden dira.
Hamarrak eta laurden dira.
Hamaikak eta laurden dira.
Hamabiak eta laurden dira.
Ordu bat eta erdiak dira.
Ordu bi eta erdiak dira.
Hiru eta erdiak dira.
Lau eta erdiak dira.
Bost eta erdiak dira.
Sei eta erdiak dira.
Zazpi eta erdiak dira.
Zortzi eta erdiak dira.
Bederatzi eta erdiak dira.
Hamar eta erdiak dira.
Hamaika eta erdiak dira.
Hamabi eta erdiak dira.
  Ordu bata laurden gutxi da.
Ordu biak laurden gutxi dira.
Hirurak laurden gutxi dira.
Laurak laurden gutxi dira.
Bostak laurden gutxi dira.
Seiak laurden gutxi dira.
Zazpiak laurden gutxi dira.
Zortziak laurden gutxi dira.
Bederatziak laurden gutxi dira.
Hamarrak laurden gutxi dira.
Hamaikak laurden gutxi dira.
Hamabiak laurden gutxi dira.

Erantzuna:

Hauek komeriak, orduak idazteko garaian!

Jakingo duzunez, Euskaltzaindiak 35. araua eman du orduen inguruan. Dena den, arau horretan ez dira zure zalantza guztiak argitzen, eta “Galde-erantzunen datu-base”-ra jo dugu orduen inguruan beste ezer ba ote den ikusteko. Hona hemen zer dioten Euskaltzaindikoek:

Izenburua: Orduak nola esanGaldera: Orduetan erraten du idatzi behar dela bi ordu eta erdiak, baina anitzetan ikusten da kilo t´erdiko patata etab. Orduetan ematen den araua hedatzen da bertze erabileretara ala orduetako araua orduetako bakarrik da?
Bestetik, Ordua nola esan delako arauak erakusten du arazo bat komunztadurarena dela; baina gero ez du aipatu ere egiten. Arazoa konkretuki gertatzen da ordu bataren kasuan, adibidez: ordu bata eta hamar da/dira, ordu bat eta erdiak dira/da? Zein hobetsi behar da kasu bakoitzean?
Erantzuna: Orduen arauan, eta osorik idaztea gomendatu zen, oro har, erabilera idatzi zainduan egokiena forma osoa idaztea delakoan.
Bestetik, arauan ez da ezer aipatzen, adibiderik ere ez genuelako aurkitu Orotariko Euskal Hiztegiko corpusean. Badirudi ordu bat eta erdiak den neurrian, hau da, plural marka ezartzen zaion neurrian dira izango litzatekeela, baina onena bakoitzaren euskalkiko erabilera gordetzea izan daiteke.
Data: 1998

Erantzulea: Arauaz gainerakoa, Miren Azkarateren iritzia da

Hau guztia kontuan hartuta, zuzenak dira zuzentzeko bidali dizkiguzun ordu guztiak. Beraz, aurrera forma horiekin!

Ordu bata da.
Ordu biak dira.
Hirurak dira.
Laurak dira.
Bostak dira.
Seiak dira.
Zazpiak dira.
Zortziak dira.
Bederatziak dira.
Hamarrak dira.
Hamaikak dira.
Hamabiak dira.
  Ordu bata eta laurden da.
Ordu biak eta laurden dira.
Hirurak eta laurden dira.
Laurak eta laurden dira.
Bostak eta laurden dira.
Seiak eta laurden dira.
Zazpiak eta laurden dira.
Zortziak eta laurden dira.
Bederatziak eta laurden dira.
Hamarrak eta laurden dira.
Hamaikak eta laurden dira.
Hamabiak eta laurden dira.
Ordu bat eta erdiak dira.
Ordu bi eta erdiak dira.
Hiru eta erdiak dira.
Lau eta erdiak dira.
Bost eta erdiak dira.
Sei eta erdiak dira.
Zazpi eta erdiak dira.
Zortzi eta erdiak dira.
Bederatzi eta erdiak dira.
Hamar eta erdiak dira.
Hamaika eta erdiak dira.
Hamabi eta erdiak dira.
  Ordu bata laurden gutxi da.
Ordu biak laurden gutxi dira.
Hirurak laurden gutxi dira.
Laurak laurden gutxi dira.
Bostak laurden gutxi dira.
Seiak laurden gutxi dira.
Zazpiak laurden gutxi dira.
Zortziak laurden gutxi dira.
Bederatziak laurden gutxi dira.
Hamarrak laurden gutxi dira.
Hamaikak laurden gutxi dira.
Hamabiak laurden gutxi dira.

Beste zalantzarik baduzu, hementxe izango gaituzu berriz ere erantzuteko prest.

Data: 2007/05/30

Atala Zuzenketa, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude