Buztintxuri ikastetxean, proiektuak eta roll playing dinamikak egiten dituzte A ereduko ikasleekin.
2019-2020 ikasturtean, Sorne Lerin irakasleak “Euskal aditzaren itsasontziak hondoratu” proiektua azaldu digu, bere ikasleekin aurrera eraman duen bitartean. Sornek ikasleen motibazioa sustatzeko, haiengana hurbiltzeko eta haien mailara egokitutako edukiak eskaintzeko, bere burua grabatzen du, hola nola jolasen azalpena egiten, jarduera baten prozesua nola egin behar den azaltzen, edo berak sortutako ipuin baten antzezpena egiten.
Sornek “Euskal aditzaren itsasontziak hondoratu” proiektua, 5. mailako ikasleekin egin du, eta aurrera eramateko bi hiruhileko behar izan ditu.
Proiektu hau aurrera eraman nahi baduzu, edo zure ikasgelarako ideiak hartu nahi badituzu, hemen dituzu Sornek grabatutako bideoak, prestatutako materiala eta proiektuaren programazioa.
1. Programazioa
2. Materiala
3. Bideoak
- Izan eta Ukan aditzen Edalontzien kanta
- Ikasleen Izan eta Ukan aditzen Edalontzien kanta
- Bat euskal jolasa nola sortu
- Ikasleak Bat euskal jolasean jolasten
- Aditz perifrastikoen karta jolasa nola sortu
- Arrapalaren bideoa
- Kata katua telesailaren 1. saioa
- Kata katua telesailaren 2. saioa
- Kata katua telesailaren 3. saioa