Kategoriaren artxiboa: Etapa DBH

Mintza jolasak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako A ereduko ikasleei zuzendutako programa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak A ereduko ikastetxeetan “Mintza Jolasak” programa ezarri du. Programa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.

Saioetan, begiraleek egindakoa A ereduko irakasleentzat erabilgarria izan daitekeela iritzita, bertan egindako lagin txiki bat hemen jartzea erabaki dugu. Saioetan mota desberdinetako jolas eta jarduerak egiten dituzte. Beraz, kasu batzuetan jolasaren azalpena aurkitu duzue; beste batzuetan, berriz, jardueraren produktua eta egindakoaren deskribapen txiki bat.

Nolanahi ere, guztiak zuen interesekoak izatea espero dugu. Edozein zalantza duzuela, idatzi lasai.

Hitz kuttunen koadernoa

Onomatopeiak

Hots bat fonemen bitartez imitatzean sorturiko hitzak dira onomatopeiak. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dira, baita euskalki batetik bestera ere. Hona hemen lau zerrenda:

Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratuak eginez, onomatopeiak alfabetiko ordenaturik ikus ditzakezue:

Horrez gain, onomatopeiekin jolastea nahi baduzue, hona hemen ariketa interaktibo batzuk:

Halaber, hauek dira onomatopeiak hizpide dituzten Euskaraldirako Berriak ateratako bi bideo:

Testu-ereduak

HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak), “Curriculum-langaiak. Testu-ereduak” liburua sortu du, Oinarrizko Curriculumaren jarraipena. Lan berrian, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetarako erreferente izan daitezkeen testuak dituzue, baita horien ezaugarriak zein diren ere.

Gidan transkripzio guztiak daude, baina audioen estekek ez dute funtzionatzen. Horregatik, guk dokumentu batzuk sortu ditugu, maila bakoitzerako bana, eta hortxe bai, esteka guztiak ongi doaz. Bestalde, A ereduan ikasleek lor dezaketen gehienezko maila zein den aintzat hartuz, A1, A2, B1 eta B2 mailetarako baliabideak baino ez ditugu prestatu. Hona hemen baliabide guztiak:

Gida

*mcmurryjulie-ren irudia Pixabay-n (Pixabay lizentzia)

LOMLOE legean oinarritutako DBH eta Batxilergoko A ereduko curriculumak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Hemen duzu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.

Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)

DBHko  curriculuma
Curriculum-elementuen zerrenda
Ikaskuntza egoerak

Batxilergoa

Hemen duzu Batxilergo etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.

Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)

Batxilergoko curriculuma
Curriculum-elementuen zerrenda
Ikaskuntza egoerak

Wordle: hitz ezkutua asmatzeko jolasa

Jolasaren helburua bost hizkitako hitz bat asmatzea da. Sei aukera dituzu hitza asmatzeko, eta nahi duzun hitza jarriz hasiko zara. Enter sakatu eta berde dauden hizkiak beren tokian ondo daudela esan nahi du, gris kolorekoak ez daudela hitzean, eta horixkak, hitzan daudela baina beste leku batean. Kontuan hartu, letrak errepika daitezkeela.

Klik egin jolasten hasteko