Kategoriaren artxiboa: Etapa DBH

2.DBHko ikasleek egindako lanak

A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Askotan hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Zergatik ez erabili IKTak horretarako ?   Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.

Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk:

DBHKO 2.mailako NAVARRO VILLOSLADA BHIko ikasleek egindakoak:

GAIA: Erosketak

EGINKIZUNAREN AZALPENA:

ADIBIDEA:

Zaira eta Laura

Gure denda berria

GAIA: Argazki album sekretua

EGINKIZUNAREN AZALPENA:

ADIBIDEA:

Miguel eta Eduardo

Album sekretua. Eduardo eta Miguel

GAIA: Ohitura osasuntsuak

ADIBIDEAK:

Maite, Zaira eta Laura

Ohitura osasuntsuak.MaiteZairaLaura

Nora, Sergio, Amaia eta Irene

Ohitura osasuntsuak.Super-heroia

GAIA: Sendabide naturalak

EGINKIZUNAREN AZALPENA:

ADIBIDEA:

Uxue eta Nerea

Sendabide naturala-Uxue te Nerea

Ahozko hizkuntza irakastea weborria

AHOZKO HIZKUNTZA IRAKASTEA weborrian biltzen den materialak ahozko hizkuntza gelan sistematikoki lantzea du xedea.
Arlo honetan eman diren formakuntza ikastaroen edukia eta ikastxeetan egin diren esperientziak biltzen dira.
Esther Mugertzak eta Yolana Olasagarrek, Josune Zabalaren laguntzaz, egin dute bilduma hau. Weborria irekia eta dinamikoa izan nahi du eta egiten diren materialak sartuko dira egin ahala.

Ahozko hizkuntza irakastea

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Hona hemen Iñauterien inguruko gaia lantzeko web interesgarria:

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.

Hiztegia lantzen jokoen eta irudien bitartez.

“A eredua, ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartzen duten hainbat irakaslek proposamen berriak egin dituzte hiztegia, jokoen eta irudien bitartez, ikasteko.
Hauek dira horietako batzuk:

Batetik, Youtuben, “Albaluken” kanalean, hainbat bideo, piktogramekin eginak, aurki daitezke: koloreak, zenbakiak, formak eta animaliak, hasierako mailetan lantzeko.

Bestetik, BINGO jokoarekin, zenbakiez gain, gauza asko lan daitezke: hiztegia (familia, animaliak, jakiak…), aditzak, adjektiboak…

Bingo familia

 

DOMINOA ere erabil daiteke jolasten ikasteko. (EIBZ, Euskal Girotzen barnetegiak). Merkatuan badira horrelako jokoak eta asmatu ere egin daitezke.

Sarean JOKO asko aurki daitezke.

Batzuk ordenagailuan egiteko. Adibidez: Childtopia: bilatu hitza, letra zopa, hitzez hitz esan,…Hitzapasa, etab.

Beste batzuk dinamikoak. Adibidez: Piktionary moduko jolasa, Jolastuz ikasi (postaria), eta beste.

piktionary euskaraz

EGONALDIAK

Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.

arantza1

Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.

Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:

Arantzako aterpea.

Beintzako Orbela aterpea.

Zugarramurdiko Graxiana aterpea.

Bertiz abentura.

Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
Aterpe publikoak.
Aterpe pribatuak.
Kanpinak.

Animo eta ondo pasa!

San Simon eta San Juda.

San Simon eta San Juda eguna urriaren 28an ospatzen da. Uda amaitzera doa eta negua badator. Bi gauza horiek lotuta bere poema egin zuen Gabriel Aresti idazleak. Xabier Lete abeslariak egin zuen famatua kanta eta, Arestiren poema askorekin gertatu den moduan, kanta herrikoi bihurtu da.

Negua Lantz

(*argazkia: Anders Lanzen 2013)

Hona hemen letra:

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Bideo honetan ikus daiteke Xabier Leteren kanta (txantxangorria):
http://ttiki.com/84119

Eta honetan Txatanuga Futz Bandaren bertsio martxosoa (Javi de la Maza)
http://ttiki.com/84120

Aurretik, ondoren

AVANT_APRES- couv_BASQUE.inddTesturik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…

Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.

Bologna 2015eko sarituetako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Zarrakazteluko eskolako ikasleak “Haur Kantarien Jaialdian”

Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxeko A ereduko ikasleek Zangozako “Haur Kantarien Jaialdia 2014” emanaldian hartu zuten parte. Nayara, Amaya, Amaia, Yu, Sara, Iñigo, Leyre eta Carla, izan ziren “Aitormena” kantarekin Zangozako emanaldian aritu ziren ikasleak, Fernando irakasleak lagunduta.

Maiatzaren 31n, Burlatan egin zen emanaldi nagusian ere abestu zuten. Haien familiak ere bertan egon ziren laguntzen eta animatzen.

Amaia Domingez Euskal Kantuzaleen Elkarteko kidea eta Tafallako Ikastolako irakaslea da, eta berak antolatu du 2014ko Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiaren XX. edizioa. Bertan, Nafarroako 12 ikastetxetako 6 eta 16 urte bitarteko 136 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute, eta 17 kantu abestu dituzte.

Zorionak Zarrakazteluko taldeari.

Begira emaitza: