Kategoriaren artxiboa: Etapa HH

Hiztegia lantzeko liburuxkak

Haur Hezkuntzan, orri bakar bat erabiliz, hiztegia lantzeko liburuxka polit bat sor daiteke; orri bat tolestu eta zatitxo bat moztu besterik ez duzu egin behar. Hona hemen, orri bat liburuxka batean bilakatzeko jarraitu beharreko urratsak, baita inprimatzeko prest dauden zenbait liburuxka ere.

Orri bat liburuxka batean bilakatzek urratsak

(Clker-Free-Vector-Images-en irudia, Pixabay-n)
Asteko egunak
Hilabeteak
Jantziak
Zenbakiak 1
Zenbakiak 2
Koloreak

Sarrera honi buruzko iritzia helarazi nahi badiguzu, sarrera honetan bertan mezutxo bat utz dezakezu.

Bestalde, jakin ezazu Blog honen kontsulta atalean dagoen galdetegiaren bidez, edozein kontsulta egin ahal diguzula. Hona hemen esteka: Kontsultak.

Inauteriak

Hona hemen Inauteriak gaia lantzeko zenbait baliabide:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza
Departamentuaren ‘Irudi biltegia‘ lanetik hartua (egilea: Belatz) (CC-BY-SA)

Gabonak gaia lantzeko baliabideak

Gabonak heldu aurreko asteetan, irakasleok gaia ikasleekin lantzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Hona hemen zenbait baliabide interesgarri:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ‘Irudi biltegia‘ lanetik hartua (egilea: Belatz) (CC-BY-SA)

Ikusbera

Ikusbera jolasteko eta dibertitzeko webgune bat da. Hainbat jolas interaktibo eskaintzen ditu. Oso baliabide interesgarria da A ereduko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin erabiltzeko. Hona hemen jolas guztiak:

Gaia ere hautatu dezakezu eta gai bakoitzean dauden jolasak egin. Hona hemen gaiak:

Olentzerorentzako eskutitza

Eguberriak heltzear daude eta haiekin batera gure Olentzero. EIBZn eskuragarri dagoen Irudi biltegiko Olentzeroren irudiaz baliatuz, Olentzerori gutuna idazteko txantiloi bat prestatu dugu. PDF formatuan deskarga dezakezue.

Txantiloia aldatu eta besteekin partekatu nahi baduzue, Blog honen Hasiera orrian dagoen helbide elektronikora idatzi, eta hementxe jarriko dugu zuen bertsioa. Hainbat eredu ere, ondorengo webguneetan aurki ditzakezue:

Iradokizunak eskertzen dizkizuegu.

Zorionak eta Eguberri on!!

ADIrekin euskara ikasi

“Adi!” Haurrentzako euskarazko prestakuntza-kanala da. Bertan, A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeen hainbat bideo daude.

Hona hemen Haur Hezkuntzarako egokiak izan daitezkeenak:

Hona hemen Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeenak:

Kamishibaiak

2020-2021 ikasturtean “Kamishibai tailerra A ereduan” ikastaroan parte hartzaileek egin zituzten 8 kamishibai dituzue hemen. Zoragarriak dira eta partekatzeko baimena eman ziguten. Hemendik deskargatzeaz gain, EIBZko liburutegian ere inprimatuta dituzue, eta maileguan har ditzakezue.


Lehen Hezkuntzako 1., 2., eta 3. mailak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. maila
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailak

Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza eta 6 urtetik gora
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa
Lehen Hezkuntza
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa