Kategoriaren artxiboa: Etapa LH

Liburu bat

liburu 1 Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa. Letra larriz idatzia dago. Liburuaren lehen orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo zuriaren gainean. Handik aurrera, irakurleak biribil horrekin zer gertatzen den ikusteko jarraibideak jasoko ditu.

(Haur Hezkuntzan nahiz Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposa izan daiteke).

Koloreak, zenbakiak eta kokapena lantzeko egokia da.

Jarraitu irakurtzen

Bakarrik eta buztangabe

bakarrik eta7 atalez osatutako liburu labur honek istorio samurra kontatzen du. Gasolindegiko langilea da narratzailea. Protagonistetako bat familiarekin uda pasatzera Iparraldetik Afrikara doan neskatxa bat da: Fatima edo Bakarrik. Bestea, berriz, gasolindegian abandonatuta utzi duten katu bat, Buztangabe. Bien artean harreman berezia sortuko da; bakardadea arintzeko, batak bestearengan aurkituko du babesa. Gorabehera batzuen ondoren, amaiera zoriontsua izango du istorioak.

Jokin Mitxelenaren irudi adierazkorrek apaintzen dute istorioa.

(Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa izan daiteke)

Jarraitu irakurtzen

Bazen behin…

Ipuinak gure haurtzaroko gelaren giltza dira. Kalekumeok ere baserriko amonaren sutondoko kontakizunak irudikatu izan ditugu, inoiz bizitzeko aukerarik izan ez arren. Aitak edo amak kontatutako ipuinak izaten ziren lokartzeko garaian bakea ematen zigutenak. Txikitan, buruari mila buelta ematen genizkion zenbait pasarterekin: otsoak Txanogorritxo jan zuela pentsatzeak baino min handiagoa sortzen zigun otsoaren tripa harriz beteta putzura botatzen zutela ikusteak, gizajoa!… Edo Edurnezuriren  mendekua, hainbeste oinaze igaro eta gero, sekula ez zela nahikoa iruditzen zitzaigun…

Behin eta berriz entzun izan dugu, ipuinen bitartez, gure nortasuna garatzen dugula; sormena lantzen dugula eta fantasiazko mundura hegan egiten dugula; ezkutuko baloreak, konturatu gabe, barneratzen ditugula eta abar.

 

Ipuinak hizkuntza garatzeko berebiziko elementuak dira; ia-ia ezinbestekoak lehenengo urteetan, eta premiazkoak gero.

Hori dela eta, ipuina lantzea nahitaezkoa dugu gelan.

 Ipuina lantzeko, sarean badira hainbat baliabide:

Horietako asko “Ipuinak Haur eta Lehen Hezkuntzan” orrian ikus daitezke: http://www.scoop.it/t/ipuinakhauretalehenhezkuntzan

Ikasbil-en ere badira batzuk: http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/ipuinak

EIBZn ere zenbait baliabide ditugu:

Liburu ibiltariak (maileguan har daitezkeen maletak): http://centros.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/liburutegia/liburu-ibiltariak.html

Kamishibai ipuinak (hauek ere maileguan):

http://centros.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/liburutegia/kamishibai.html

Irakurketa gidak: http://centros.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/liburutegia/irakurketa-gidak.html

Eta hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila herriko plazan!

 

 

Kanta dezagun, kanta!

 

euskal kantuak badok

Kantak gelan lantzea hagitz gomendagarria da. Kantatuz ikasleen ahozko gaitasuna, gaitasun musikala eta elkarrekiko harremanak lantzen ditugu; zeren kanta batek bere letra dauka (ahozkotasuna), musika (gaitasun musikala) eta besteekin partekatzen dugun ikas-esperientzia. Eta ez hori bakarrik, abesten dugunean, pertsonen arteko harremana, hausnarketa eta barnera begiratzea bultzatzen ari gara. Gainera, hori guztia gutxi balitz, kantak duen esanahi afektiboa ere gehitu behar diogu: sentimendua, esanahi pertsonala eta sortzen digun lotura.

Jarraitu irakurtzen

Saguzarrak egunez

Saguzarrak egunez_1

Isabela eta Genobeba saguzarrek mundua egunez ikustea erabaki dute, horretarako, betaurreko beltzak aurkitu beharko dituzte, argiak min ematen baitie. Hainbat animalia aurkituko dituzte bidean, eta guztiei galdetuko diete ea betaurreko beltzik ba ote duten. Horretan-horretan, mundua ikusteko helburua beste baterako utzi beharko dute, eguna pasatuko zaie-eta.

(Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa izan daiteke)

Jarraitu irakurtzen