Kategoriaren artxiboa: Etapa LH

INAUTERIAK

Inauteriak zubieta

Inauteak, ihoteak, aratusteak, gizakundea, emakundea, orakunde… neguaren amaiera eta udaberriaren sarrera iragartzen dituzten festek antzinako sinesmen animistaren jatorri mitikoa dute.
Inauteriek badute mitologiarekin zerikusia. Mitologia pertsonaiak nahiz inauteri pertsonaiak antzinatik datozkigun euskal sinismenekin batu behar ditugu. Inauteri ohiturak eta pertsonaiak kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin lotuak daude.

Hona hemen Iñauterien inguruko gaia lantzeko web interesgarria:

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.

Hiztegia lantzen jokoen eta irudien bitartez.

“A eredua, ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartzen duten hainbat irakaslek proposamen berriak egin dituzte hiztegia, jokoen eta irudien bitartez, ikasteko.
Hauek dira horietako batzuk:

Batetik, Youtuben, “Albaluken” kanalean, hainbat bideo, piktogramekin eginak, aurki daitezke: koloreak, zenbakiak, formak eta animaliak, hasierako mailetan lantzeko.

Bestetik, BINGO jokoarekin, zenbakiez gain, gauza asko lan daitezke: hiztegia (familia, animaliak, jakiak…), aditzak, adjektiboak…

Bingo familia

 

DOMINOA ere erabil daiteke jolasten ikasteko. (EIBZ, Euskal Girotzen barnetegiak). Merkatuan badira horrelako jokoak eta asmatu ere egin daitezke.

Sarean JOKO asko aurki daitezke.

Batzuk ordenagailuan egiteko. Adibidez: Childtopia: bilatu hitza, letra zopa, hitzez hitz esan,…Hitzapasa, etab.

Beste batzuk dinamikoak. Adibidez: Piktionary moduko jolasa, Jolastuz ikasi (postaria), eta beste.

piktionary euskaraz

EGONALDIAK

Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.

arantza1

Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.

Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:

Arantzako aterpea.

Beintzako Orbela aterpea.

Zugarramurdiko Graxiana aterpea.

Bertiz abentura.

Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
Aterpe publikoak.
Aterpe pribatuak.
Kanpinak.

Animo eta ondo pasa!

San Simon eta San Juda.

San Simon eta San Juda eguna urriaren 28an ospatzen da. Uda amaitzera doa eta negua badator. Bi gauza horiek lotuta bere poema egin zuen Gabriel Aresti idazleak. Xabier Lete abeslariak egin zuen famatua kanta eta, Arestiren poema askorekin gertatu den moduan, kanta herrikoi bihurtu da.

Negua Lantz

(*argazkia: Anders Lanzen 2013)

Hona hemen letra:

San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan

Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..

Bideo honetan ikus daiteke Xabier Leteren kanta (txantxangorria):
http://ttiki.com/84119

Eta honetan Txatanuga Futz Bandaren bertsio martxosoa (Javi de la Maza)
http://ttiki.com/84120

Aurretik, ondoren

AVANT_APRES- couv_BASQUE.inddTesturik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…

Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.

Bologna 2015eko sarituetako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Zarrakazteluko eskolako ikasleak “Haur Kantarien Jaialdian”

Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxeko A ereduko ikasleek Zangozako “Haur Kantarien Jaialdia 2014” emanaldian hartu zuten parte. Nayara, Amaya, Amaia, Yu, Sara, Iñigo, Leyre eta Carla, izan ziren “Aitormena” kantarekin Zangozako emanaldian aritu ziren ikasleak, Fernando irakasleak lagunduta.

Maiatzaren 31n, Burlatan egin zen emanaldi nagusian ere abestu zuten. Haien familiak ere bertan egon ziren laguntzen eta animatzen.

Amaia Domingez Euskal Kantuzaleen Elkarteko kidea eta Tafallako Ikastolako irakaslea da, eta berak antolatu du 2014ko Haur eta Gaztetxo Kantarien Jaialdiaren XX. edizioa. Bertan, Nafarroako 12 ikastetxetako 6 eta 16 urte bitarteko 136 haurrek eta gaztetxok parte hartu dute, eta 17 kantu abestu dituzte.

Zorionak Zarrakazteluko taldeari.

Begira emaitza:

Saba eta landare magikoa

SABA ET LA PLANTE MAGIQUE_portada_BASQUE.inddAfrikako ipuin tradizonal batean oinarritutako komikia. Aitona bat bere tribuko haurrei, haiek hala eskatuta, txabola batean istorio bat kontatzen hasiko zaie, hain zuzen ere, kafearen istorioa. Saba izeneko neskato batek eta Kafe izeneko Abisiniako ahuntz basati batek landare magiko bat aurkituko dute. Gorabehera batzuen ondoren, kafe izena emango diote landare magikoari, eta aurkikuntzak euren bizimodua aldatuko du.

Komikiko irudiek txandaka erakusten dituzte elezaharraren pasarteak eta txabolako kontaketakoak. Haurrek euren iritzia emango dute eta gertatuko denari buruzko hipotesiak egingo dituztenez, gelan gauza bera egiteko aukera ematen du.

(Lehen Hezkuntzan nahiz Bigarren Hezkuntzan lantzeko aproposa izan daiteke).

Jarraitu irakurtzen

Liburu bat

liburu 1 Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa. Letra larriz idatzia dago. Liburuaren lehen orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo zuriaren gainean. Handik aurrera, irakurleak biribil horrekin zer gertatzen den ikusteko jarraibideak jasoko ditu.

(Haur Hezkuntzan nahiz Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposa izan daiteke).

Koloreak, zenbakiak eta kokapena lantzeko egokia da.

Jarraitu irakurtzen