EIBZko liburutegian maileguan har daitezkeen liburuen artean A ereduko 4., 5. eta 6. mailetarako hiru liburu hauek daude:
Maletetan, liburuez gain, CD bat ere badago, liburuen lanketa egiteko honako materialarekin: programazioak, sekuentzia didaktikoak, fitxak, ebaluazioa eta jokoak. CDa maletetan izango duzun arren, hemen ere deskargatzeko aukera duzu: CDa deskargatu
A ereduko irakasleek sortutako eta sailkatutako materiala duzue hemen. Bi ikasturte desberdinetan egindako lana bildu dugu bidalketa honetan.
1. 2007-2008 ikasturtean Aitziber Iraioz Remiro, Esther Olite Munarriz eta Gemma Larrañaga irakasleek aho korapilo eta zotz egiteko formula hauek prestatu zituzten:
2. 2009-2010 ikasturtean Euskara ikastetik euskaraz ikastera. A ereduko Haur Hezkuntzako gida didaktikoa eta proiektuak ikastaroan, Beldarrain Navas Gurutze, De Carlos Lazcano Yolanda, Carton Telleria Nerea, Esain Lazkano Maritxu, Flores Zabalza Nerea, Irurtia Irurzun Otxando, Saralegi Alkotz Idoia, Obineta Olaetxea Idoia, Uzal Eskudero Silvia eta Zabaleta San Sebastian Eneritz irakasleek aho korapilo eta errima hauek bildu zituzten:
2007-2008 ikasturtean, Lizarran, Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz irakasleek honako jolas bilduma hau prestatu zuten:
2007-2008 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:
A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Horregatik, askotan, hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Eta zergatik ez erabili IKTak horretarako ? Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.
Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk:
AHOZKO HIZKUNTZA IRAKASTEA weborrian biltzen den materialak ahozko hizkuntza gelan sistematikoki lantzea du xedea.
Arlo honetan eman diren formakuntza ikastaroen edukia eta ikastxeetan egin diren esperientziak biltzen dira.
Esther Mugertzak eta Yolana Olasagarrek, Josune Zabalaren laguntzaz, egin dute bilduma hau. Weborria irekia eta dinamikoa izan nahi du eta egiten diren materialak sartuko dira egin ahala.
Liburu labur hau hartzei buruzko ezagutza liburua da. Zenbat hartz mota dauden eta non bizi diren azaltzeaz gain, haien ohitura eta ezaugarri batzuen berri ematen du. Horretarako, testu xumea du, kolorezko irudiez apaindua. Azken orrietan, bi denbora-pasa eta haien erantzunak ditu.
(Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako aproposa izan daiteke).
Ttarttalo argitaletxeko liburu hau tolesgarria da, eta 360 graduko etxea edo 3Dko etxea dela esan daiteke. Kartoi lodiz egina dago, eta norberak asmatu behar du istorioa. Etxeko egongela, sukaldea, haurren logela eta bainugela ditu marraztuta, eta irudiei dagokion hiztegia ageri da.
Memoria nahiz hiztegia lantzeko aproposa da eta gauzen bila jolasean aritzeko aukera ematen du.