Piktograma, material eta baliabide doakoak eskaintzen dituen ataria da, komunikazio eta hezkuntzarako laguntza bezala.
Irakasleek sortutako ikaskuntza-materialak aurkitzeko eta partekatzeko plataforma digitala da.
Piktograma, material eta baliabide doakoak eskaintzen dituen ataria da, komunikazio eta hezkuntzarako laguntza bezala.
Irakasleek sortutako ikaskuntza-materialak aurkitzeko eta partekatzeko plataforma digitala da.
Haur Hezkuntzan, orri bakar bat erabiliz, hiztegia lantzeko liburuxka polit bat sor daiteke; orri bat tolestu eta zatitxo bat moztu besterik ez duzu egin behar. Hona hemen, orri bat liburuxka batean bilakatzeko jarraitu beharreko urratsak, baita inprimatzeko prest dauden zenbait liburuxka ere.

Sarrera honi buruzko iritzia helarazi nahi badiguzu, sarrera honetan bertan mezutxo bat utz dezakezu.
Bestalde, jakin ezazu Blog honen kontsulta atalean dagoen galdetegiaren bidez, edozein kontsulta egin ahal diguzula. Hona hemen esteka: Kontsultak.
Hona hemen EIBZko Ikus-entzunezko blogean A eredurako egokiak diren sarrerak ikusteko helbidea: https://eibz.educacion.navarra.es/blogak/ikusentzunezkoak/category/eredua/a-eredua/

Hona hemen A ereduko ikasleekin, 2. mailan erabiltzeko zenbait testu eta ulermen galdera. Maila bakoitzerako, tipologia desberdinetako testuak prestatu ditugu.
Testuak geletan erabili dituzten irakasle batzuen iritziak jaso ditugu eta baliagarriak iruditzen zaizkiela esan digute. Dena den, oraindik, materiala irakasle gutxik probatu dute euren geletan. Beraz, testuak zure eskoletan erabiltzera animatzen bazara, zure iritzia jaso nahi dugu.
2. maila
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak A ereduko ikastetxeetan “Mintza Jolasak” programa ezarri du. Programa honen helburua euskararen erabilera sustatzea da, curriculumetik harago eta eremu zabalagoan, jarduera ludikoagoak eginez eta eguneroko bizitzarekin lotutako euskararen praktika intentsiboa inplikatuz, A ereduko ikasleek beren komunikazio-gaitasuna hobetu dezaten, batez ere ahozko ulermena eta adierazpena.
Saioetan, begiraleek egindakoa A ereduko irakasleentzat erabilgarria izan daitekeela iritzita, bertan egindako lagin txiki bat hemen jartzea erabaki dugu. Saioetan mota desberdinetako jolas eta jarduerak egiten dituzte. Beraz, kasu batzuetan jolasaren azalpena aurkitu duzue; beste batzuetan, berriz, jardueraren produktua eta egindakoaren deskribapen txiki bat.
Nolanahi ere, guztiak zuen interesekoak izatea espero dugu. Edozein zalantza duzuela, idatzi lasai.
Hots bat fonemen bitartez imitatzean sorturiko hitzak dira onomatopeiak. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dira, baita euskalki batetik bestera ere. Hona hemen lau zerrenda:
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratuak eginez, onomatopeiak alfabetiko ordenaturik ikus ditzakezue:

Horrez gain, onomatopeiekin jolastea nahi baduzue, hona hemen ariketa interaktibo batzuk:

Halaber, hauek dira onomatopeiak hizpide dituzten Euskaraldirako Berriak ateratako bi bideo: