#EtxeanTinko ekimena

Euskara Zinema Aretoetara programaren behin behineko etetearekin batera, #EtxeanTinko ekimena abian jarri dute 2019/20 ikasturte amaiera bitarte.

Ekimen honek, aurrekoaren oinarri bera dauka: Nafarroako Hezkuntza Sareko ikasle eta irakasleei Euskarazko zinema eskaintzea.

2020ko Maiatzaren 18an hasi eta Ekainaren 12an amaituko da ekimen hau. Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.

Infomazio gehiago lortzeko edo eskaera egiteko, sar zaitez bere webgunean: Tinko

Hitzik gabeko bideo motzak

Hona hemen hitzik gabeko bideo motzen bilduma. Hauek guztiak elkarrizketak pizteko eta bizikidetza lantzeko oso aproposak dira.

Jakituriaren Partxisa

Patricia Oregi Nogales irakasleak Lehen Hezkuntzako A ereduko ikasleentzat prestatutako Jakituriaren Partxisa partekatu du gurekin. Mahai-jokoa erraza, atsegina eta entretenigarria da; hiztegia, zenbakiak eta egunerokotasuneko galde-erantzunak errepasatzeko egokia.

Hemen dituzue mahai-jokoa eta harekin jolasteko jarraibideak:

Jakituriaren partxisa
Jakituriaren Partxisa
Jakituriaren partxisa
Jarraibideak

Ahozko hizkuntza lantzeko jarduerak

2008-2009 ikasturtean A eredua: material didaktikoen lanketa Haur Hezkuntzan ikastaroan, Mari Arrijuria, Josune Azcona, Nerea Carton, Maite Celayeta Oteiza, Sonia Encinas, Isaak Etxebeste, Enara Gonzalo, Miren Goñi, Aitziber Iraizoz, Miren Gurutze Jauregui, Nerea Lasa, Ainara Lopez de Alda, Ainara Lumbreras, Miguel Luna, Garbiñe Macazaga, Idoia Obineta, Leire Otaño, Jennifer Perez, Maria Jose Ruiz, Mikel Uribarren, Maite Uriz, Eneritz Zabaleta, Arrate Zarraua, Izaskun Zendoia, Nekane Zozaya eta Amaia Zudaire irakasleek “Ahozko hizkuntza lantzeko jarduerak” prestatu zituzten. Eguneratu ditugu eta hemen dituzue eskuragai:


2008-2009 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:

2008-2009_Aeredua

Irakurketa dialogikoak

2020ko otsailaren 6an EIBZn irakurketa dialogikoen inguruko informazioa saio bat egin zen A ereduko irakasleekin. Hiru helburu zituen prestakuntza honek:

  • Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutzea
  • A ereduan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna aztertzea
  • A ereduko irakasleei komunikazio eta hartu emanen toki bat eskaintzea

Saioan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna zalantzan jarri zen eta A ereduko ikasleekin aplikatzeko dauden zailtasunak azaleratu ziren. Dena den, saioa oso interesgarria izan zen, A ereduko irakasleek beraien praktikaz eta bizipenez hitz egiteko aukera izan zutelako eta ideiak elkartrukatzeko balio izan zuelako.

Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutu eta oso era xume eta egituratu batean A ereduko ikasleekin aplikatzera animatzen bazara, hemen duzu saioan erabilitako aurkezpena:

dokumnetazioa

Erosketak euskaraz

Beriaingo ikastetxeko A ereduko irakasleek “Ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartu dute eta ahozko sekuentzia didaktiko bat prestatu dute, ikasleak ahozkoan gaitzeko.

LHko 4. mailako ikasleekin egin dute eta 14 saio behar izan dituzte sekuentzia didaktikoa garatzeko. Landutako egoera eta helburu komunikatiboak hauek izan dira:

  • EGOERA: Beintza Labaiengo egonaldietara joaten direnean erosketak euskaraz egiteko gai izatea.
  • HELBURU KOMUNIKATIBOA: Saltzaileari zer nahi duten esatea.

Hemen dituzue eskuragai garatutako sekuentzia didaktikoa eta balorazioa:

dokumnetazioa
Sekuentzia didaktikoa
balorazioa
Balorazioa

Ulermenezko irakurketa ebaluatzeko probak

Hona hemen irakurmena lantzeko marko teorikoa, eta 2. eta 3. zikloetan trebetasuna ebaluatzeko zenbait proba:


Marko teorikoa

Ulermenezko
irakurketaren ebaluazioa
eredua
Ángel Sanz
Irakurmen prozesuak: Praktika eta ebaluazioa
eredua
Hizkuntza batzordea
Irakurketa plana Lehen eta Bigarren Hezkuntzan
eredua
Luis Iza

Probak

proba A eredua
Proba
erantzunak
Erantzuna
erantzunak_1
Oharrak
zuzentzeko txantiloia
Zuzentzeko txantiloia

2. zikloa

Azalpen
testua

Betizu kluba

proba A eredua
erantzunak
erantzunak_1
zuzentzeko txantiloia

Narrazio
testua

Olatu handia

proba A eredua
erantzunak
erantzunak_1
zuzentzeko txantiloia

3. zikloa

Azalpen
testua

Poxpolo eta Mokolo

proba A eredua
erantzunak
erantzunak_1
zuzentzeko txantiloia

Narrazio
testua

Arantzako sorgina

proba A eredua
erantzunak
erantzunak_1
zuzentzeko txantiloia

Idazmena ebaluatzeko probak

Hona hemen idazmena ebaluatzeko marko teorikoa, eta 2. eta 3. zikloetan erabiltzeko zenbait proba:

Marko teorikoa

Ebaluazio
irizpideak

eredua

Testuen lanketa
A ereduan

eredua

Beste proposamen
batzuk

eredua

Probak

2. zikloa

Eskutitza

idazlan proba
Proba
idazlan eredua
Lagunarteko gutun eredua

Deskribapena

idazlan proba
Proba
idazlan eredua
Nire ikasgela

3. zikloa

Narrazioa

idazlan proba
Proba
idazlan eredua
Mendian galduta

Azalpena

idazlan proba
Proba
idazlan eredua
Nire oporretako ametsa