Etiketaren artxiboa: proiektuak

Noain herriko San Miguel ikastetxea

Noain herriko San Miguel ikastetxean, irakasleek ez dute libururik erabiltzen eta proiektuka lan egiten dute. Ikasleak gustura eta motibatuak daude euskarako klaseetan. 2019-2020 ikasturtean nola lan egiten duten ikusteko aukera izan dugu.


2. maila

2. mailan urte batzuk daramatzate “Hizki-pasa” proiektua egiten. Ikasturte honetako lehenengo hiruhilekoan talde batekin proiektua nola garatzen duten ikusi dugu. Prozesuan zehar lau trebetasunak lantzen dituzte, eta jarduerak bukaerako xedea lortzera oso ongi bideratuak daude.

Zuk zeuk proiektua aurrera eramatea nahi baduzu, hemen dauzkazu programazioa eta behar diren baliabide guztiak.

hizki pasa_proiektua
Programazioa

dokumentazioa
Materiala
Bideoa


3. maila

Auten, 3. mailan, “Mahai-jokoak” proiektua egin dute. Proiektuaren bukaeran, jokoak azaldu dizkigute eta talde bakoitza bere jokoarekin jolasten ikusi dugu. Zoragarria izan da ikustea ikasleak nola saiatzen diren euskaraz hitz egiten.

Zure gelan proiektua egin nahi baduzu, hemen dauzkazu proiektuaren programazioa eta aurrera eramateko behar diren baliabideak.

mahai jokoak proiektua
Programazioa
dokumentazioa
Materiala
mahai jokoak bideoa
Bideoa

5. maila

5. mailan, aurten, “Nor da Nor” proiektua egin dute. Talde lana oso garrantzitsua izan da proiektu honetan eta aipagarriak dira hiztegi altxagarria eta 1-2-4 egitura kooperatiboaren erabilera abestien lanketa egiteko.

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta zure ikasleekin aurrera eraman nahi baduzu, ikus itzazu proiektuaren programazioa eta baliabideak.

nor da nor proiektua
Programazioa
dokumentazioa
Materiala
nor-da-nor
Bideoa

“Euskal aditzaren itsasontziak hondoratu” proiektua

Buztintxuri ikastetxean, proiektuak eta roll playing dinamikak egiten dituzte A ereduko ikasleekin.

2019-2020 ikasturtean, Sorne Lerin irakasleak “Euskal aditzaren itsasontziak hondoratu” proiektua azaldu digu, bere ikasleekin aurrera eraman duen bitartean. Sornek ikasleen motibazioa sustatzeko, haiengana hurbiltzeko eta haien mailara egokitutako edukiak eskaintzeko, bere burua grabatzen du, hola nola jolasen azalpena egiten, jarduera baten prozesua nola egin behar den azaltzen, edo berak sortutako ipuin baten antzezpena egiten. 

Sornek “Euskal aditzaren itsasontziak hondoratu” proiektua, 5. mailako ikasleekin egin du, eta aurrera eramateko bi hiruhileko behar izan ditu.

Proiektu hau aurrera eraman nahi baduzu, edo zure ikasgelarako ideiak hartu nahi badituzu, hemen dituzu Sornek grabatutako bideoak, prestatutako materiala eta proiektuaren programazioa.

1. Programazioa

Euskal aditzaren proiektua

2. Materiala

dokumentazioa

3. Bideoak


4.DBHko ikasleek egindako lanak

A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Horregatik, askotan, hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Eta zergatik ez erabili IKTak horretarako ?  Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.

Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk:

 

DBHko 4.mailako NAVARRO VILLOSLADA BHIko ikasleekin egindakoak:

GAIA: Agur festa ikaskide bati

Eginkizunaren azalpena

Adibideak:

Joel eta Leyre

 

 

GAIA: Osasuna, munduko ondasuna

Eginkizunaren azalpena

Adibideak:

Amaia eta Patri

Jesus

 

 

GAIA: Haiek garaiak!

Eginkizunaren azalpena

Adibideak:

Joel eta Leyre

Ashita eta Natalia

Haur Hezkuntzako proiektuak A eredurako

Zintak

Euskara ikasgaiaren irakaskuntzak Nafarroan, A ereduak, bide luzea egin du azken hamarkadetan. Hala ere, materialetan ez dago beste ereduetan dagoen bezainbesteko aukera zabala. Hau gutxi bailitzan, daukagun egoera ekonomikoaren ondorioz, giza baliabideak eta baliabide materialak gero eta urriagoak dira. Ereduak erronka berriak ditu: metodologia berritu behar da, edukien bidezko irakaskuntza landu, teknologiak erabili eta abar. Horretarako, zenbait urrats ematea beharrezkoa da: prestakuntza, baliabide teknologikoak,…eta hain zuzen ere, lan horietan saiatzen ari gara.

Giro honetan pozgarria da hemen aurkezten dugun materiala izatea eta biziki eskertu behar da irakasle taldeak egin duen lan anitza. Haur hezkuntzarako 12 proiektu prestatu dituzte 3, 4 eta 5 urtekoen geletan erabiltzeko. Eta gida didaktiko lagungarria ere idatzi dute metodologiaren eta baliabideen berri emateko. Baliabide kopurua zabaltzeaz gain, gelako, eguneroko, lanean tresna oso baliagarria izango delakoan gaude.

EIBZko web orriko helbide honetan aurki daitezke proiektuak:

http://eibz.educacion.navarra.es/baliabideak/a_materiala/2013/