Curriculumeko helburu batzuen itzulpenak

Galdera:

Eskolan itzulpen batzuk eskatu dizkidate eta ez dakit ongi egin ditudan ala ez. Hauek dira itzuli beharreko helburuak eta nik egindako itzulpenak; egokiak al dira egindako itzulpenak?:

  • Desarrollar las habilidades de resolución de conflictos:
    GATAZKEN KONPONKETARAKO TREBETASUNEN GARAPENA.
  • Fomentar la solidaridad y la igualdad de sexos junto con la corresponsabilidad:
    SOLIDARITATEA ZEIN SEXU-BERDINKETAREN SUSTAPENA KORRESPONSABILITATEAREKIN???? BATERA.
  • Desarrollar la tolerancia a la frustración:
    FRUSTRAZIOAREN AURKAKO TOLERANTZIAREN GARAPENA.

Erantzuna:

Honela itzuli ahal dira zuk esandako terminoak:

  • Desarrollar las habilidades de resolución de conflictos
    Gatazkak konpontzeko trebetasunak garatzea
  • Fomentar la solidaridad y la igualdad de sexos junto con la corresponsabilidad
    Elkartasuna eta, erantzukidetasunarekin batera, genero-berdintasuna sustatzea
  • Desarrollar la tolerancia a la frustración
    Frustrazioa jasateko gaitasuna garatzea

Erantzukidetasun hitza oso gutxitan erabili da orain arte. Honakoetan dago jasota:

5000 Adorez hiztegietan

Egungo Testuen Corpusa (ETC)

Horren sinonimo gisa ardurakidetza erabiltzen da, baina ez dago jasota ez hiztegietan ez testu-corpusetan.

Lagungarria izanen zaizulakoan, nahi duzun arte.

Data: 2008/10/10 (2013/05/21 datan berritua)

Kategoria Itzulpenak, etiketak , , , , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.