Ebaluazioa, errekuperazioa, oposizioa

Galdera

“Ebaluaketa eta errekuperaketa” hitzak ez al dira”oposaketa” bezala? Ala “ebaluazioa” eta “errekuperazioa” esan behar dugu?

Erantzuna

Euskara baturako Euskaltzaindiak ebaluazio eta oposizio eman ditu ontzat. Hiztegi Batuan horiek agertzen dira:

Bestalde, ebaluaketa kontsultatuta, izartxoa jarri diotela ikusten dugu; horrek esan nahi du txartzat ematen dutela, eta, gainera, ebaluazio erabiltzeko diote.

Hiztegi Batuan ez dituzte jaso ez “errekuperaketa” ez “errekuperazio”.

Elhuyar hiztegian, ordea, errekuperazio jaso dute, eta hezk. oharra jarri diote. Hau da Hezkuntzako terminotzat hartu dute.

Internet sarean dagoen Hezkuntzako Hiztegian ere errekuperazio dator:

  • Gaia: Hezkuntza

  • eus – errekuperazio
    cas – recuperación

Hau guztia kontuan izanik, logikoena da guk ere errekuperazio ematea ontzat, eta ez errekuperaketa.

Kategoria Hizkuntza, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Iruzkin bat “Ebaluazioa, errekuperazioa, oposizioa” bidalketan

  1. Pingback: Ebaluazioa, errekuperazioa, oposizioa | Kontsul...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.