Ikastolako festa / Ikastolaren festa

Galdera

Zalantza sortu zait: ikastolako festa edo ikastolaren festa?

Egun hauetan, festa antolatzen gabiltzan honetan, txarteletan horixe jarri nahiko genuke eta zalantza!!?

Mila-mila esker

Erantzuna

Berez, biak dira zuzenak eta bietara erabil liteke. Hala ere, bi formak zehatz aztertuta, esanahi aldetik ñabardura edo alde txiki bat bada:

  • Ikastolako jaia: “ikastolan antolatuko/ospatuko/egingo den festa”, hau da, tokiari ari gatzaizkio erreferentzia egiten.

  • Ikastolaren jaia: ikastolak antolatuko/ospatuko/egingo duen festa”, hau da, komunitatea osatzen duten pertsonei ari gatzaizkie erreferentzia egiten.

Hortaz, gure ustez, honi erreparatuta, zuen kasuan egokiagoa dirudi “ikastolaren festa” sintagmak, nahiz eta “ikastolako festa” ere onargarria den, festa ikastolan bertan eginen delako.

Kategoria Hizkuntza, etiketak , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.