Galdera
Behin lagun batek esan zidan ez dugula ondo erabiltzen “etxeko lanak” esamoldea, ikasleen “deberes” hitza adierazteko. Etxeko lanak etxea garbitzea, harrikoa egitea, xurgagailua pasatzea, eta abar omen dira. Etxerako lanak, berriz, guk ikasleei bidaltzen dizkiegun zereginak omen dira. Hala al da? Nik “etxeko lanak bidaltzen dizkiet”.
Erantzuna
Etxeko lanak eta etxerako lanak bereizketa egiten duen hiztunak gerta litekeen anbiguotasun bat saihesten du. Pertsona horrentzat “etxeko lanak” otorduak prestatzea, etxeko garbitasuna egitea, arropa lisatzea eta abar dira; “etxerako lanak”, berriz, eskolan agindutako lanak dira.
Halere, zenbait hiztegitan kontsultatuta, argi ikusten da “etxeko lanak” ere zuzena dela eskolan agindutako lanak adierazteko. Ikusi zenbait hiztegitako sarrerak:
-
etxeko lan:
- eskolako lan:
Hezkuntzako Hiztegi honetan datorrena aitzakia polita da gaian aurrera egiteko: “etxeko lanak” eta “eskolako lan”. Egia esateko, biak dira zuzenak eta biak erreferente bera izendatzeko. Baina esango genuke euskaldun askok biak erabiltzen dituztela, eta desberdin erabili ere. Irakasleok “etxeko lanak” agintzen dizkiegu ikasleei, eta ikasleek, etxean “eskolako lanak” egiten dituzte; gurasoek seme-alabei galdetzen diete ea “eskolako lanik” ekarri duten eta abar.
ELHUYAR hiztegian tarea kontsultatuta, hau dator:
Beraz, atera ditzala bakoitzak bere ondorioak.
Bukatzeko, gai honi lotuta, beste kontu bat aipatu nahi dugu: “etxeko lanak” edo “etxerako lanak” bidali egiten ditugu? Ez dut uste hau oso zuzena denik. Gaztelaniaren eraginez egiten dugun kalkoa da, dudarik gabe. Nola bidaltzen dizkiegu: posta arruntez, posta elektronikoz, mezulari baten bidez, kamioi batean…? Ez dizkiegu bidaltzen, ezta? Euskaraz, agindu edo eman egin behar dizkiegu, bidali aditzak ez baitu adiera hori:
-
Etxerako lan asko agintzen digu Matematika irakasleak.
-
Eskolako lan asko agindu dizuete gaur?
-
Gaur ez dizuet etxeko lanik emango.