Galdera
Uste nuen “froga” eta “proba” hitzak sinonimoak zirela, baina ezetz esan didate. Zein da bien arteko desberdintasuna?
Erantzuna
Ez dira sinonimoak.
Zerbait egia dela egiaztatzeko frogak erabiltzen dira. Zerbait edo norbait zerbaitetarako gai den ikusteko, berriz, probak egiten dira, baita testa (analisia) egiteko ere.
Euskaltzaindiaren Hiztegia kontsultatuta, bi sarrera hauek datoz:
Informazio zabalagoa nahi izanez gero, honatx bi azalpen argiren estekak:
- Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburuko froga ≠ proba sarrera.
- EHUko EHULKUren probak eta frogak aholkua.