Galdera:
Nola esaten da euskaraz fuente, ordenagailuetako formatuaren barruan agertzen dena, alegia?
Erantzuna:
Letra-tipo terminoa erabiltzen da, hitz orokor gisa. Esaterako: “fuente de impresora”: inprimagailuko letra-tipo; “formato de fuente”: letra-tipoaren formatu.
Tamaina zehazki aipatzeko letra-tamaina hitza ere badugu, baina, noski, ez da bestea bezain orokorra. Beraz, letra-tipo hitza da letra mota eta tamaina batera aipatzeko baliatu behar dugun terminoa.
“Fuente” hitzaren bestelako adierak ere aurkitu ahal dituzu Euskaltermen: “fuente de datos”: datu-iturburua).
Informazio iturria: Euskalterm (Terminologia Banku Publikoa).
Data: 2005/03/14