HAINBAT KALETAN ala KALEETAN?

Galdera

Itzulpen batean ondoko hau irakurri dut: Iruñeko hainbat kaletan hotz handia egiten du.

Nik honela esango nuke “Iruñeko hainbat kaleetan hotz handia egiten du”.

Zein da zuzena eta zergatik?

Erantzuna

Iruñeko hainbat kaletan izan behar du, “hainbat” zenbatzaile zehaztugabeak mugagabea eskatzen baitu: hainbat egun eman ditugu Bilbon, hainbat laguni lapurtu diete diru-zorroa, hainbat urtetan ez zaitugu ikusi ere egin Nahiz eta “hainbat” horrek ugaritasuna adierazten duen, ez du deklinabide plurala egiten, mugagabea baizik.

Hortaz, EZ dira zuzenak: hainbat egunak eman ditugu Bilbon, hainbat lagunei lapurtu diete diru-zorroa, hainbat urteetan ez zaitugu ikusi ere egin…

3973377198_6457dc29e0_m_Ansoleaga kalea

Argazkiaren egilea:Pryere (2009/07/27)

Kategoria Hizkuntza, etiketak , , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.