Galdera
Kaixo:
“Hesiez haratagoko” gaztelaniaz “más allá de” esateko egokia ote den galdetzen dut.
Mila esker
Erantzuna
Zuzena da, bai.
- Batetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasoa dago haratago hitza (harat ere bai), eta harago hitzaren sinonimoa da.
Lotura honetan adibide gehiago ikus ditzakezu: haratago (Ereduzko Prosa Gaur)
- Bestetik, zuk emandako adibidean, -ko atzizkia gehituta, izenlagunaren funtzioa betetzen du, eta izen bat behar du ondoren, “Hesiez haratagoko etxea” esaterako. Aurretik duen izenaren kasua instrumentala da (Hesiez), baina ablatiboa ere erabil daiteke:
[…] Ural mendietatik haratagoko zelai zingiratsuetara […] (J.M. Olaizola “Txiliku”, Bizitza eredugarriak, Elkar, 2006, 67. or.).
Ikus adibide gehiago honako lotura honetan: haratagoko (Ereduzko Prosa Gaur)