Hesiez haratago

Galdera

Kaixo:

“Hesiez haratagoko” gaztelaniaz “más allá de” esateko egokia ote den galdetzen dut.

Mila esker

Erantzuna

Zuzena da, bai.

  • Batetik, Euskaltzaindiaren Hiztegian jasoa dago haratago hitza (harat ere bai), eta harago hitzaren sinonimoa da.

Lotura honetan adibide gehiago ikus ditzakezu: haratago (Ereduzko Prosa Gaur)

  • Bestetik, zuk emandako adibidean, -ko atzizkia gehituta, izenlagunaren funtzioa betetzen du, eta izen bat behar du ondoren, “Hesiez haratagoko etxea” esaterako. Aurretik duen izenaren kasua instrumentala da (Hesiez), baina ablatiboa ere erabil daiteke:

[…] Ural mendietatik haratagoko zelai zingiratsuetara […] (J.M. Olaizola “Txiliku”, Bizitza eredugarriak, Elkar, 2006, 67. or.).

Ikus adibide gehiago honako lotura honetan: haratagoko (Ereduzko Prosa Gaur)

Kategoria Itzulpenak, etiketak , , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.