“I miss my friends”

Galdera:

Ingelesa ematen dut, eta, maiz, “I miss my friends” bezalako esaldiak itzuli behar izaten ditut. Gaztelaniaz oso garbi dago, “echo de menos a mis amigos” izango litzateke; baina euskaraz, nola esaten da?

Aukera guztiak oso artifizialak iruditzen zaizkit: “nire lagunak estrainatzen* ditut”, “nire lagunak faltan botatzen ditut”… Ba al dago beste aukera jatorragorik?

Erantzuna:

Ez duzu nolanahiko zalantza ekarri! Egia esan, jende askori gertatu zaio “echar de menos a mis amigos” hori nola itzuli ez jakitea. Baita guri ere. Nolanahi ere, han-hemen saltseatzen ibili eta honako aukera hauek aurkitu ditugu.

1) ‘noren, zeren + mina izan’: “Adiskideen mina dut”.
2) ‘nori mira (egin edo eman)’: “Mira egiten / ematen diet adiskideei”. Laburrago:”Mira diet adiskideei”.

Beharbada arraro eginen zaizu bi aukerak ‘min’ eta ‘mira’ izatea, hain antzekoak; baina hala da, biak erabiltzen ahal dituzu.

Horrelako zalantzetarako biziki gomendatzen dizugu www.hiztegia.net helbidea kontsultatzea. Baina ez ahaztu gutaz!

Besterik gabe, ongi segi eta hurren arte.

Dokumentua: www.hiztegia.net

Data: 2004/12/13

Kategoria Hizkuntza, etiketak , , egilea .

Honi buruz: EIBZ

EIBZ edo Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko zentro ofiziala da, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalaren mendekoa. EIBZk hiru atal nagusi ditu eta ongi zehazturiko helburuak eta eginkizunak: a) Prestakuntza arloa: Euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak ematea. Euskarazko ikastaroak diseinatzea eta ikastaro berriak proposatzea. Irakasleei ikasmaterialak euskaraz sortzeko aholkuak ematea eta sortzen laguntzea. b) Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren arloa: Nafarroako Gobernuaren EGArako probak prestatzea. Irakasleei euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea: oinarrizko hezkuntza terminologia, hizkuntza arauak, kalitatezko testuak, baliabide didaktikoak. Lankidetza hitzarmenak sustatzea euskarazko hizkuntza baliabideak jaso, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin. c) Informazioaren eta Baliabideen arloa: Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroko fondo bibliografikoak, ikus-entzunezkoak eta informatikoak zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea. Baliabide Zentroaren webgunea sortzea eta eguneratzea. Helbidea: Zubiarte kalea, 13 Uharte - 31620 Nafarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.