Galdera
Zalantza sortu zait: ikastolako festa edo ikastolaren festa?
Egun hauetan, festa antolatzen gabiltzan honetan, txarteletan horixe jarri nahiko genuke eta zalantza!!?
Mila-mila esker
Erantzuna
Berez, biak dira zuzenak eta bietara erabil liteke. Hala ere, bi formak zehatz aztertuta, esanahi aldetik ñabardura edo alde txiki bat bada:
-
Ikastolako jaia: “ikastolan antolatuko/ospatuko/egingo den festa”, hau da, tokiari ari gatzaizkio erreferentzia egiten.
-
Ikastolaren jaia: “ikastolak antolatuko/ospatuko/egingo duen festa”, hau da, komunitatea osatzen duten pertsonei ari gatzaizkie erreferentzia egiten.
Hortaz, gure ustez, honi erreparatuta, zuen kasuan egokiagoa dirudi “ikastolaren festa” sintagmak, nahiz eta “ikastolako festa” ere onargarria den, festa ikastolan bertan eginen delako.