Galdera
Zuzena al da “mozorratu” aditza? Nik “mozorrotu” erabiltzen dut, baina behin baino gehiagotan entzun eta irakurri dut “mozorratu”.
Erantzuna
Hiztegietan kontsultatuta, mozorratu aldaera ez dator ez Hiztegi Batuan, ez Elhuyar hiztegian, ez 5000n, ez Labayrukoan, ez Ereduzko Prosan… Eta Orotarikoan ere ez dator. Horrek esan nahi du ez duela tradiziorik. Beraz, zalantzarik gabe, eta Euskaltzaindiak kontrakorik esan ezean, euskara batuan mozorrotu erabiliko dugu.